Sin categoría

07Uzt 2025

Eusko Jaurlaritzak eta Udalak uztailaren 3an ikuskatu zuten Vista Alegre Taldea birgaitzeko obren egoera. 1914an eraiki zuten multzo hori, 11 atarik eta 93 etxebizitzak osatzen dute, eta bertan, egiturazko, energiako eta hirigintza arloko jarduketa osoa martxan ari da. Sestaoko alkate Gorka Álvarezek eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendaren sailburu Denis Itxasok egin zuten birgaitze obren bisita. Lan horien inbertsioa ia 5,3 milioi eurotara iristen da; horietatik, Eusko Jaurlaritzak 4,4 milioi jarri ditu; Udalak, 682.000 euro; eta etxebizitzen jabeek, 191.000 euro.

Esku-hartze konplexu honek hainbat jarduketa biltzen ditu. Hala, bizitegi-eraikinen birgaitzea, fatxaden, etxabeen eta estalkien inguratzaile termikoa hobetuta eta arotzeria eraginkorra jarrita. Aerotermia eta plaka fotovoltaikoen bidez energia termikoa eta elektrikoa ekoizteko sistema ezarri da, barneko airearen kalitatea eta kudeaketa energetikoaren monitorizazioa ahalbidetuz. Horrela, tokiko energia-komunitate bat eratuko da (Edinor eta Piztu Sestaorekin lankidetzan) partekatutako autokontsumorako, eta eraldaketa digitala bultzatuko da (WIFI sare publikoa, ADSL azpiegitura komunitarioa), kudeaketa eraginkorragoa ahalbidetzeko. Prozesu osoa laguntza eta gardentasun informatibo osoz garatzen ari da, bertan jarri den auzoko bulego teknikoari esker (Opengela). Bulego horrek une oro ematen die aholkularitza abeen erkidegoei.

Higiezinak birgaitzeaz gain, urte amaieran inguruko urbanizazioa berritzeari ekingo zaio (Resurrección María Azkue, Antonio Machado eta Los Baños kaleak, eta Amador Palma Parkea), uraren, elektrizitatearen, gasaren eta telekomunikazioen hartune berrituak barne.

Vista Alegre Taldearen birgaitze-proiektu honek “Birgaitze integratuko ekimenik onenaren” sari nazionala jaso zuen AVS 2024 Sarien banaketan. Sarion epaimahaiak bereziki baloratu zituen erkidegoaren inplikazioa, finantzaketa publiko-pribatuaren eredua, eta proiektuaren berrikuntza teknikoa, bizigarritasunean, irisgarritasunean eta energia-eraginkortasunean duen eragina azpimarratuz.

18Mar 2021

Datorren larunbatean, martxoak 20, Sestaoko Udalak, Sestao Berrik, 3K Kultur Elkarteak, Txabarri Ostalaritza Elkarteak eta Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak bultzatutako “Labe Garaia Eguna” ekimenaren lehen edizioa egingo da Txabarrin.
Helburua bikoitza da: batetik, Sestaoko ondare historikoa aldarrikatzea, eta, bestetik, inguruko ostalaritza eta merkataritza sustatzea.

Egun horretarako programatutako lehen jarduera goizeko 11etan hasiko da, eta labe garaiaren bisita gidatua izango da. Eguerditik aurrera, arratsaldeko hirurak arte, “Pintxo-potea” egingo da, Txabarriko Ostalaritza Elkarte berria osatzen duten establezimenduen laguntzarekin. Jardunaldia amaitzeko, arratsaldeko 3etan, saski batzuen zozketa egingo da Hiru Kontzejuen Plazan.

“Labe Garaia Eguna” Txabarri SestaON Bizi programaren babesarekin antolatu da. Programa hori Udalak jarri du martxan, Txabarriko hiri-berroneratze prozesuarekin batera lan soziokomunitarioko jarduera paraleloen bultzadarekin laguntzeko. Labe Garaiko bisita gidatuan parte hartu nahi dutenek lekua erreserbatu dezakete Sestao Berriko bulegoetan, 944064460 telefonoan edo Info@sestaoberri.eus helbide elektronikoan.

16Aza 2020

Sestaok, Portugaletek eta Santurtzik bertako biztanleak animatu dituzte klima-aldaketari aurre egiteko ideiak eman ditzaten, Europako Climathon ekimenaren esparruan. Ekimena joan den astean hasi zen, zehazki, azaroaren 13an, Europan Global Climathon Day ospatu zenean. Orduan, Europako hiriei dei egin zitzaien, tokiko mailan jardun zezaten klima-aldaketaren erronka globalen aurrean. Climathon-ek gai hauen inguruan hausnartzea eta jardutea proposatzen die herritarrei, gai berezirik zehaztu gabe. Udalerri bakoitzari dagokio gaia zehaztea, gehien kezkatzen duen edo hurbilen ikusten duen klima-erronkaren arabera. Ezkerraldeko udalerrien kasuan, Climathon SPS (Sestao, Portugalete, Santurtzi) ekimenak hausnarketa eta ideia berritzaileak sortzeko prozesua 2030. urtea baino lehen CO2 isuriak erdira murrizteko helburuan oinarritzea proposatu du.

Climathon SPS hiru saiotan, online, egingo da datozen asteetan. Parte-hartzaileek aipatutako erronkari buruz lan egingo dute, Ezkerraldean praktikan jar daitezkeen ideia berritzaileak garatzeko helburuarekin. Prozesu horretatik ondorioztatzen diren ideiak abenduaren 18an aurkeztuko dira jendaurrean, eta Sestaoko, Portugaleteko eta Santurtziko udalek ideia nagusia ezartzeko aukera baloratuko dute eta abian jartzen lagunduko dute. Deialdia ikasleei, ekintzaileei, profesionalei eta herriko elkarteei zuzenduta dago. Parte hartu nahi dutenek azaroaren 25a baino lehen eman behar dute izena: https://climathonsps.com webgunean.

16Mar 2020

Koroabirusak eragindako salbuespenezko egoeraren aurrean, Sestao Berrik telefonoz erantzungo dio publikoari (T: 944 064 460). Aurrez aurre eta aldez aurreko hitzorduarekin soilik erantzungo die atzeraezinak diren premiazko eta lehentasunezko gaiei.

Sestao Berrik horrela jarraitzen ditu Eusko Jaurlaritzak emandako jarraibideak (V. Jarraibidea, 2020/03/12koa), COVID-19k eragindako kutsatzeak prebenitzeko.

Sestao Berri osatzen dugun guztiok telematikoki jarraitzen dugu lanean, gure etxeetatik, konektatuta eta taldean, eta zuei erantzuteko prest gaude posta elektronikoz, telefonoz edo bideokonferentziaz jarraitzen dugu.

Telefono: 944 064 460
Mail: info@sestaoberri.eus
www.sestaoberri.eus

  • 1
  • 2

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies