All posts by: Sestaoberri

About Sestaoberri

Oviedoko La Reconquista hotela izan da bart AVS 2022 Sarien banaketaren eszenatokia. Etxebizitza eta lurzoruaren kudeatzaile publikoen Espainiako Elkarteak bi urtean behin ematen dituen sariak dira, eta aurten VIII. ediziora iritsi dira. Ekitaldian etxebizitza publikoarekin zerikusia duten hainbat sektoretako ordezkariak izan ziren, baita instituzioetako ordezkariak ere. Sestao Berrik irabazi zuen sari nagusia “Hiri birgaitze eta […]

Sestaoko Udalak kudeaketa-gomendioa egin dio Sestao Berri sozietateari Tokiko Hiri Agenda idazteko. Hau da, 2030era arte udalerriaren garapen iraunkorra sustatzeko ekintzak antolatuko dituen dokumentu estrategikoa, Espainiako Hiri Agendak 2030erako proposatzen dituen helburu eta jarduera-ildoekin bat etorriz. Tokiko Hiri Agendaren helburua Sestaoko ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen jasangarritasuna bultzatzea da, besteak beste, hiri-berroneratze, klima-aldaketaren aurkako borroka, gizarte-kohesioa, […]

Sestao Berrik hitzarmen bat sinatu du Eusko Jaurlaritzako Lurralde, Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailarekin, alde batetik, Birgaitze Bulegoaren funtzioak bere gain hartzeko eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Laguntzaile bihurtzeko. Azken horrek, praktikan, birgaitze-laguntzekin lotutako espedienteak osorik izapidetzea dakar. Baimenari esker, Next Generation susperraldi ekonomikorako Europako funtsak ahalik eta gehien aprobetxatuko dira, eta Sestao Berrik zuzenean […]

Energia-eraginkortasuneko irizpide handiekin egindako 231 etxebizitzaren birgaitzea eta 450 etxebizitzatarako biomasatik datorren energia berriztagarriz elikatutako auzoko-berokuntza sistemaren instalazioa goraipatu ditu SOStenibilitate Sarien epaimahaiak Sestao Berri hautatzekoan. Sariok El Correo egunkariak eta BBVAk ematen dituzte eta Sestao Berriri “Energia jasangarriaren eta ez kutsatzailearen” kategoriakoa eman diote. Mugikortasun jasangarria, ibilgailuen eta erregaiaren erabileraren murrizketa, eraginkortasun energetikoa eta […]

AVS Kudeatzaile Publikoek, Euskal Herriko Unibertsitateak, Sestao Berrik eta Sestaoko Udalak antolatutako “Etxebizitza produktiboari begiradak” zikloa gaur amaituko da online saio batekin, aste honetan Bilbon eta Sestaon egindako jardunaldi presentzialen ondoren. Gaur jardunaldion ondorioak aurkeztuko dituzte Ibon Salaberriak, Iñigo Garciak, eta Ander Gortazar, Eze Collantes eta Ula Ururetagoiena errelatoreek, guztiak UPV/EHUko Arkitektura Eskolakoak; Edurne Gonzálezek,UPV/EHUko […]

Lanbidek Sestaon duen ekitaldi-aretoan hasi da gaur goizean “Etxebizitza produktiboari begiradak” zikloko lehen hitzaldia. Javier Puertasek, AVPIOP, Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteko presidenteak, “Langileen etxebizitza proiektua” izeneko txostena aurkeztu du. Jarraian,Tipi Tailerreko lan prozesuaren aurkezpena programatu da, bigarren txostenaren aurretik. Hau, “Klanean bizitzea” izenburupean, Igor Rezolak, UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakasleak aurkeztuko du. […]

Sestaoko alkateak, Ainhoa Basabek, Alfonso Gomezek, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saileko Bizkaiko ordezkariak, Enrique Buesok, AVSko gerenteak eta Luiskar Delgadok, Sestao Berriko zuzendari gerenteak eta AVS Euskadiko presidenteak hasiera eman diote jardunaldien bigarren egunari. Gaurko jardunaldiaren leloa honakoa da: ” Eraikitakoan esku hartzea” eta hasteko, hiru hitzaldi emango dira.Lehena Miguel Baiget Llompart Garraio, Mugikortasun eta Hiri […]

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies