All posts by: Sestaoberri

About Sestaoberri

Sestao Berri sortu zeneko hamabosgarren urteurrena dela eta, elkarte publiko honek pintura erakusketa bat antolatu du, Angel Aja artistaren lanekin. Herriko irudi ugari islatu ditu Ajak bere pintzelekin, bereziki alderdi industrialarekin lotutakoak. Sestaok urteetan zehar izandako aldaketaren testigantza eskaintzen du erakusketak, iraganaren oroitzapenarekin eta orainaren eta etorkizunaren islarekin, zeinaren hobekuntza-proiektuak gaur egun garatzen ari baitira. […]

Iazko arrakastaren ondoren, aurten ‘Txabarri GabONn Bizi’ Balkoiak eta Leihoak edertzeko Lehiaketaren bigarren edizioa izango da. Sestaoko Udalak, Sestao Berri elkarte publikoarekin elkarlanean antolatutako lehiaketa honen helburua auzoaren ingurumen eta estetika kalitatea hobetzea da, balkoiak eta leihoak apainduz. Balkoien eta leihoen dekorazioa kaletik ikusi behar da, eta apaingarrien gaia Gabonekin lotuta egon behar da. Lehiaketak […]

Sestaoko Udalak eta Sestao Berri sozietate publikoak antolatutako Gabonetako programa hau Txabarri SestaOn Bizi proiektuaren garapenaren esparruan kokatzen da. Proiektu hori 2019an onartu zen, auzoko bizikidetza, gizarte-kohesioa eta egoera ekonomikoa hobetzeko helburuarekin. Ekimenak hamabost jarduera izango ditu, guztiak doakoak, eta Hiru Kontzejuak Plazan egingo dira, abenduaren 18tik urtarrilaren 6ra bitartean. Besteak beste, Gabonetako azoka, balkoiak […]

AVS, Espainiako Etxebizitza eta Lurzoru Sustatzaile Publikoen erakundeko Euskal Atala den AVS Euskadi elkarteak, urriaren amaieran egindako batzarrean, aho batez, Luiskar Delgado, Sestao Berriko zuzendari gerentea izendatu zuen erakunde horretako presidente berri. Delgadok presidenteorde kargua zuen orain arte. Aurrerantzean Rafael Farias, Donostiako Etxebizitzako Enpresa Erakunde Publikoko gerenteak beteko du presidenteordetza. Bidebi Basauriko zuzendari gerentea, Pedro […]

Sestaok, Portugaletek eta Santurtzik bertako biztanleak animatu dituzte klima-aldaketari aurre egiteko ideiak eman ditzaten, Europako Climathon ekimenaren esparruan. Ekimena joan den astean hasi zen, zehazki, azaroaren 13an, Europan Global Climathon Day ospatu zenean. Orduan, Europako hiriei dei egin zitzaien, tokiko mailan jardun zezaten klima-aldaketaren erronka globalen aurrean. Climathon-ek gai hauen inguruan hausnartzea eta jardutea proposatzen […]

Irailaren 30etik urriaren 1era bitartean Malagako Azoka eta Kongresuen Jauregian egin zen Greencities, Hiri-Adimena eta Jasangarritasun Foroaren XIII. edizioan, 1.500 pertsona baino gehiago bildu ziren hiri eta udalerri jasangarri, adimentsu eta eraginkorragoen garapena bultzatzeko. Kongresura erakunde publikoetako arduradunak, enpresa teknologikoak, profesionalak, ikertzaileak eta adituak bertaratu ziren. Greencities erreferentziazko topaketa bihurtu da etorkizuneko hiri adimendun eta […]

El Sol parkearen birmoldaketa lanak, frontoia estaltzea barne, datozen egunetan hasiko dira eta lau hilabete inguru luzatuko dira. Honako hauek izango dira esku-hartzeak: eremuaren zoladura berria El Sol eta Vicente Díez plazaren arteko pasealeku linealean, argiteria berria, berdeguneen eta hiri-altzarien berrikuntza, eta frontoia estaltzea. Hiri-espazio horiek berreskuratzeari eta berrantolatzeari esker, aisialdirako eta jolas gune hori […]

EU-GUGLE proiektu europarrarekin konprometitutako mankomunitateetan birgaitze energetikorako obren amaiera azpimarratzen da Sestao Berri sozietateak argitara eman berri duen 2019ko Jardueren Memoriako balantzean. Horrekin batera, Txabarri-El Sol ARIko zenbait eraikinetan egindako beste jarduera batzuk eta Galindo Ibarreko La Punta eremuan lehenengo etxebizitza-eraikinak amaitu izana ere aipatzen da, besteak beste. 2019ko ekitaldian, halaber, obrak hasi ziren Vicente […]

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies