All posts by: Sestaoberri

About Sestaoberri

Sestaoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Sestaon etxebizitza hutsen bat dutenei egin die deia, Bizigune programa kudeatzen duen Alokabideren esku jartzeko eta martxoaren 12an udalerriko Kale Nagusiko 80. zenbakiak gertatutako suteko 86 familia kaltetuak birkokatzeko. Eraikinaren egitura egurrezkoa zenez, sutea azkar baino azkarrago hedatu zen. Hori dela eta, atari horretako 68 egoiliarrak berehala atera zituzten, baita […]

Ekainaren 21ean, honako bi sozietateek bat egiteko dekretua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak: Visesa, Euskadiko Etxebizitza eta Lurzorua Sustatzeko Sozietate Publikoa, eta Orubide, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-lurzoruko operadore nagusia. Bi sozietateek bat egiteko proiektua 2013-2016ko Etxebizitza Plan Zuzentzailean agertzen zen, eta, horri esker, baliabideak hobeto erabiltzeko, bikoiztasunak desagerrarazteko eta kudeaketa-kostuak murrizteko aukera izango du euskal administrazioak. […]

Maiatzaren erdialdean, Sestaoko Carranza kaleko 1., 2., 3. eta 4. atariak eraisten hasi ziren, infraetxebizitzak desagerrarazteko eta Ezkerraldeko udalerri honetako alde zaharra biziberritzen jarraitzeko. Eraisten ari diren lau atarietan, 32 etxebizitza zeuden, eta bertako egoiliarrak aldez aurretik birkokatu zituzten Abenduak 25 kaleko etxebizitza sozialetan. Carranza kalea eraitsi ondoren geratuko den orubean, Sol parkearen osagaia izango […]

2008. urteaz geroztik, Sestao Berri sozietate publikoak Sestaoko Udalarenak diren 119 etxebizitzaren alokairua kudeatzen du. Gaur egun, bi etxebizitza bakarrik daude hutsik, eta alokairurako prest egongo dira zaharberritzeko lanak amaitzen direnean. Sestaoko udal-etxebizitza gehienak Los Bañosen, Autonomían eta La Bariegan daude kokatuta. Alokairuaren batez besteko prezioa hileko 88 eurokoa da, eta maizterren erosketa-ahalmenaren arabera zehazten […]

Sestao Berri sozietate publikoa orain dela hamarkada bat jarri zen abian, hiria biziberritzeko eta zaharberritzeko asmoz, beheko aldea erabat hondatuta zegoen-eta. Udalerri industrialeko alde horretan, auzo ugari daude kokatuta; esate baterako, Urbinaga, Simón Drogas, Rivas, Los Baños edo Txabarri. Sestao Berriko jarduketa adierazgarrienek honako hauxe izan dute helburu nagusi: infraetxeak desagerraraztea eta, alokairu babestuaren zein […]

Ezkerraldeko udalerri honetako beheko aldeko zaharberrikuntzak aurrera jarraitzen du Txabarri-El Solen. Bertan, Sestaoko Udalak Txabarri kaleko 37. zenbakian kokatutako lau etxebizitza eta loia bat erosi ditu. Eragiketa horretan egindako inbertsioa 126.000 eurokoa izan da. 37. zenbakiko higiezinak hamar etxebizitza eta bi loia dauzka, eta, bere egitura nola dagoen kontuan hartuta, eraitsi eta berriro eraiki beharko […]

10 urtek askotarako ematen dute. Nahikoa da atzera begiratzea Txabarri, Urbinaga, Simondrogas, Rivas eta Los Baños inguruetan Sestao Berrik aurrera eraman duen birsortze prozesua ikusteko. Duela urte batzuk industria jardueraz beteta zeuden kaleak, tximinien kea eta gure lantegietara zihoazen milaka pertsonak ikusten zituzten kaleak, gaur egun birgaitzea behar duten guneak dira. Gizartearen eta hirigintzaren ikuspegietatik. Eta, […]

Krisi ekonomikoak, duela urte batzuetakoaren oso desberdina den errealitatea marraztu du Euskadin. Sestaok duela hamar urte baino gehiago egin behar izan zion aurre errealitate horri, udalerriko industriak behera egin zuenean, horrek eragin zuen guztiarekin; Sestao Berri izan da egindako lanaren bultzatzailea eta, pixkanaka-pixkanaka, udalerriaren behealdea hirigintza eta gizarte alderdietatik biziberritzea lortuz joan da. Oraindik amaitu […]

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies