Informazioa eta erabiltzeko baldintzak

Lege-informazioa

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak honako hau ezartzen du: informazioaren gizartearen zerbitzuak ematen dituen oro behartuta egongo da zerbitzuaren hartzaileak nahiz organo eskudunak ondoren azalduko den informaziora bitarteko elektronikoen bitartez etengabe, erraz, zuzenean eta dohain sartzea ahalbidetuko duten bitartekoak edukitzera, eta atal honetan ematen dugu informazio hori.

www.sestaoberri.eus webgunearen titularraren datuak:

Titularra: SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.

IFK: A95378014

Helbidea: Hiru Kontzejuen Plaza, 1-Etxabea 48910 Sestao (Bizkaia)

Tel.: 944064460

Helbide elektronikoa: info@sestaoberri.eus

Erregistro-inskripzioko datuak: SESTAO BERRI 2010 Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 4580 Liburukia, 0 Liburua, 129. Folioa, BI-43231 Orria.

Webgunea erabiltzeko baldintzak:

www.sestaoberri.eus webgunea erabiltzean, ulertzen da erabiltzaileak irakurri, ulertu eta osorik eta erreserbarik gabe onartu duela lege-abisu hau, eta horrekin batera erabilera-baldintzak, pribatutasun politika eta webgune honetan ageri diren gainerako abisu eta jarraibideak, eta konpromisoa hartzen duela webgunea ondo erabiltzeko legeari, moralari eta ordena publikoari jarraikiz.

Erabiltzailea ados ez badago, ez du web www.sestaoberri.eus webgunea erabili behar.

SESTAO BERRI 2010 SAk beretzat gordetzen du edozein unetan webgune honetako eta egungo erabilera-baldintzetako edukiak, informazioak eta terminoak aldatzeko eskubidea, baita pribatutasun-politikak eta gainerako lege-abisuak ere. Kasu horretan, webgunearen bidez informatuko diegu erabiltzaileei.

www.sestaoberri.eus webgunean beste gune batzuetarako loturak edo hirugarrenen webgune edo web-orrietarako loturak egon daitezke, baina, dena den, ez du haien gaineko inolako erantzukizunik hartzen, ez baitu haien gaineko inolako kontrolik. Hori horrela, bere erantzukizun esklusiboarekin sartzen da erabiltzailea gune horiek eskaintzen duten edukian zein gune horiek eskaintzen dituzten erabilera-baldintzetan.

Egile-eskubideak eta jabetza intelektuala

Erabiltzaileak aitortzen du eta onartzen du marka guztiak, izen komertzialak edo ikur bereizgarriak, edukiak, jabetza industrial edo intelektualeko eskubide guztiak, edota webgune honetan txertatutako beste edozein dokumentu SESTAO BERRI 2010 SAren edota hirugarrenen jabetza esklusibokoak direla, eta aipatutako titular horiena dela dokumentu horiek trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubide esklusiboa.

Webgunean sartzeak ez dakar ezein kasutan ere eskubide horien inolako ukorik, transmisiorik, lizentziarik edo lagapen totalik edo partzialik, salbu eta espresuki kontrakoa ezartzen bada.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera, webgune honetako erabiltzaileek debekatuta dute webgune honetako edozein informazio edo edukirekiko erreprodukzioa, kopia, lagapena, banaketa, aldaketa edo beste edozein erabilera, guztiz edo partzialki, SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.ren aldez aurreko eta idazki bidezko baimenik gabe.

Webgune honen edukia ezin izango du informazioa berreskuratzeko ezein sistemak erreproduzitu ez osorik, ez zati batean, ez transmititu, ez erregistratu, ezein modutan eta ezein bitartekotan, non eta ez duen erakunde horrek horretarako emandako aldez aurreko baimena, idazki bidez emandakoa betiere.

SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P. da bere webgunearen diseinu grafikoa osatzen duten elementuen, menuen, HTML kodearen, testuen, marken, logotipoen, kolore-konbinazioen, botoien, irudien, grafikoen eta webgunearen beste edozein edukiren titularra, baita webguneko edukien egituraren, hautaketaren, antolamenduaren eta aurkezpenaren titularra ere, edo, edozein kasutan ere, dagokion baimena dauka elementu horiek erabiltzeko.

Horrenbestez, erabiltzaileak webgune hori, eta dagozkion eduki eta zerbitzuak arduraz eta ongi erabiltzera behartzen du bere burua, legearen, moralaren, erabilera eta ohitura egokien, ordena publikoaren, fede onaren eta erabiltzeko baldintza orokorren arabera, SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.ri dagozkion jabetza intelektualeko eskubideak zorrotz errespetatuta.

Erabiltzaileari espresuki debekatzen zaio webgunea legez kontrako, debekatutako, hirugarrenen eskubideak kaltetzeko edo SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.ren marka, irudia edo izen ona edozein modutan kaltetu dezaketen helburuekin erabiltzea. Erabiltzailea izango da aplikatzekoak diren baldintza hauek direla-eta bete behar dituen betebeharretako edozein ez betetzearen ondorioz SESTAO BERRI 2010 SAk izan ditzakeen kalte-galeren erantzulea. Horri dagokionez, SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.k bere eskubideak babesteko bidezkoak diren lege-ekintzak baliatu ahal izango ditu.

Izaera pertsonaleko datuen babesa

www.sestaoberri.eus webgunean hainbat bidetatik biltzen dira datu pertsonalak, dela inprimakietan, dela gurekin harremanetan jartzeko gaitutako posta elektronikoko helbidearen bidez.

Izaera pertsonaleko datuak babesteko arloan une bakoitzean indarrean dagoen araudia errespetatuz tratatuko dira datu horiek, eta webgune honetan deskribatutako pribatutasun-politikari jarraikiz, erabiltzaileek irakurri egin beharko dituzte beren datuak eman aurretik. Dena den, datuen inguruan egindako tratamenduari buruzko informazio-klausula bat gaitu da datuak jasotzeko erabilitako inprimakian.

Merkataritza-komunikazioak

Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak eta lege hori aldatzen duen informazioaren gizartea bultzatzeko neurriei buruzko abenduaren 28ko 56/2007 Legeak xedatutakoari jarraikiz, www.sestaoberri.eus webguneko erabiltzaileei jakinarazten zaie ez zaiela merkataritza-helburuko publizitaterik eta komunikaziorik bidaliko posta elektroniko bidez edo baliokideak diren komunikazio elektronikoko beste bitarteko batzuen bidez aldez aurretik eskatzen edo baimentzen ez badute. Horretarako, datu pertsonalak biltzeko erabiltzen diren inprimakiei erantsitako informazio-klausulak erabili beharko dituzte.

Edozein kasutan ere, baliabide elektronikoen bidez merkataritza-informazioa jasotzearen aurka agertu edo jasotzeari ezezkoa eman ahal izango diote erabiltzaileek info@sestaoberri.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, eta betiere aukera hori emanez bidaltzen zaion komunikazio bakoitzean.

Webgunearen titularraren datuak:

SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.k ez du bermatzen edukietan birusik edo bestelako elementurik ez dagoenik, eta, hori horrela, ez du erantzukizunik bere gain hartzen erabiltzaileak webgunean egindako nabigazioa dela-eta harrapatu ahal izan diren birus informatiko posibleengatiko erabiltzaileen ekipamendu edo sistemetan eragin daitezkeen kalteengatik.

Era berean, www.sestaoberri.eus webgunearen titularrak ez du ez kontrolatzen ez bermatzen sarbide jarraitua, ezta bere webgunean bildutako elementu eta informazioen bistaratze, deskargatze edo utilitate egokia ere, titularraren kontroletik kanpo dauden faktore edo zirkunstantziek trabatu, zaildu edo eten baititzakete, eta ez da erantzule egiten zerbitzu-etenaldiak, berandutzeak edo funtzionamendu txarrak izanez gero SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.ren kontroletik kanpoko arrazoiek eragindakoak badira, ezinbestean izan bada, edo erabiltzearen doluzko edo erruzko jardun baten ondorio bada.

SESTAO BERRI 2010, S.A.M.P.k ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen guri buruz hirugarrenen webguneetan egon daitekeen informazioari dagokionez, ezta gure www.sestaoberri.eus webgunerako bilatzaileen edo hirugarrenen esteken bidez eskura daitekeenari dagokionez ere.

Webgunea adingabeek erabiltzea

www.sestaoberri.eus webgunea zuzendua ez badago ere, sartzea baimentzen zaie. Dena den, adingabe batek informazioa eskatu nahi badigu, gutxienez 14 urte izan beharko ditu. 14 urtetik beherakoen kasuan, eskaera adingabearen guraso-ahala duenak, tutoreak edo legezko ordezkariak egin beharko du, eta hark berak baimenduko dio enpresari, adingabearen izenean, datu pertsonalen tratamendua, eta, hori horrela, adingabeak beren kargura dituztenek beren gain hartzen dute webgune horretako zerbitzu eta edukiak beren kargurako adingabeen adinerako egokiak direla zehazteko erantzukizun esklusiboa.

SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.k ez du inolako erantzukizunik hartzen adierazitako adin horretako txikiek beren datu pertsonalak betebehar horiek bete gabe ematen badizkigute.

www.sestaoberri.eus webgunerako estekak beste webgune batzuetatik

SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.rena ez den web-orri batetik www.sestaoberri.eus webguneko orrietako edozeinetara "hiperesteka" bat egin nahi duten edo egiten duten pertsona edo erakundeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

Ez da baimenduko www.sestaoberri.eus webguneko ez zerbitzuen ez edukien erreprodukzio totala edo partziala.

Ez da agertuko inolako adierazpen faltsu, zehazgabe edo okerrik www.sestaoberri.eus webguneko orriei buruz, ezta webgunean bildutako zerbitzu edo edukiei buruz ere.

"Hiperesteka" ezartzeak ez du esan nahi SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.ren eta hiperesteka dagoen web-orriaren edo atariaren titularraren artean harremanik dagoenik, ezta SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.k hiperesteka hori ezagutzen eta onartzen duenik ere.

SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P. ez da izango "hiperesteka" dagoen web-orrian edo atarian jendeari eskaintzen zaizkion eduki edo zerbitzuen erantzule, ezta web-orri edo atari horietan jasotako informazio eta adierazpenen erantzule ere.

Cookieak

Webgune jakin batzuetako orrietan sartzen edo orri horiek bisitatzen dituen ordenagailu bateko disko gogorrean edo memorian gordetzen diren tamaina txikiko fitxategiak dira cookieak, berriz konektatzen denean erabiltzailearen lehentasunak ezagutzeko moduan betiere. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako cookieek ezin dituzte diskoan gordetako edukiak irakurri, informazio pertsonalean sartu eta beste hornitzaile batzuk sortutako cookieak irakurri.

Ikusi webgune honetan erabilitako cookieei buruzko informazioa "Cookieei buruzko politika" atalean.

Sare sozialei buruzko informazioa

Ikus xehetutako informazioa "Pribatutasun-politika" atalean.

Aplikatuko den legedia eta jurisdikzioa

www.sestaoberri.eus webgunearen bidez garatutako jarduera aplikatzekoa den indarreko Espainiako legeriaren menpe egongo da.

SESTAO BERRI 2010, S.A.M.P.ren eta www.sestaoberri.eus webgunearen erabiltzaileen artean izan daitekeen edozein eztabaida edo gatazkatarako, alderdiek espresuki adosten dute Espainiako epaitegi eta auzitegien eskumenean jartzea, zehazki Barakaldo (Bizkaia) hirikoen eskumenean, foru propioari espresuki uko eginez, forurik badute.

Testuaren data: 2018ko maiatzaren 25a

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies