MISIOA

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri-lanak eta Garraio Sailak eta Sestaoko Udalak osatutako sozietate publiko bat gara. Sestaoko berreraketa, gizarte eta hirigintza arloan, sustatu eta indartu egiten dugu, udalaren garapena eta ongizatea lortzeko.

Aurrera eramaten ditugun ekintzak 4 arlotan sailka ditzakegu:

  • Birkokapenen kudeaketa: Legez birkokatuak izatera eskubidea duten hiritarren birkokapenen kudeaketa. Hiritarrei lagunduz, haien etxebizitza berrietan arrera ona izan dezaten lortzeko, eta haien ongizate eta beharren ardura hartuz.
  • Berreraketaren kudeaketa: Auzo erkidegoei aholkularitza, bizi baldintzak hobetzen dituzten berreraketa ekintzak, bai osoak zein zatikakoak, proposatuz. Lankidetza publiko zein pribatua lortu, berreraketa hauen emaitzak hoberenak izan dezaten lortzeko.
  • Udal etxebizitzen alokairuen kudeaketa: Alokairu kontratuen kudeaketa eta kontrola, eta auzo-erkidegoen kudeaketa eta aholkularitza. Etxebizitzen eta gune publikoen mantenimendu eta erabilera onaren ardura hartuz eta bizikidetasuna ona izan dadin ziurtatuz. Horrekin eta beharreko beste neurriekin, etxetiarrei bizi kalitate onena eskainiz.


 IKUSPENA

Udal berreraketei dagokionez, erreferente izan nahi dugu, hirigintza berreraketagatik eta bizikidetasunaren hobekuntzagatik apustu eginez. Degradatuak dauden eremuetako ekintzetan, hirigintza zein gizarte arloetan, kualifikatua eta jakituna den talde bat dugu, Sestaorentzat aldaketa eta eraldakuntzaren motorra bihurtu dena.


BALOREAK

  1. Komunikazio eta informazioan irekiak izatea.
  2. Ezaguerak hartu eta partekatu.
  3. Elkarkidetza eta talde lana mantendu enpresaren ikuspena aurrera eramateko.
  4. Erakundeak udalean aurrera eramaten duen proiektuarekin konprometitua egotea.
  5. Gurekin kontaktuan dauden pertsonekin gertuak eta irekiak izatea.
  6. Gure eginbeharra barneko bezeroen (bazkideak eta erakundea), zein kanpoko bezeroen (erabiltzaileek eta elkartea) nahietara bideratuta egotea.
  7. Eskaintzen dugun zerbitzuetan eraginkortasun eta efizientzia gehiena bilatu.
  8. Ingurunearen beharrei moldatu kemen eta malgutasunarekin.

KALITATE, LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNEKO ETA INGURUMENEKO  POLITIKA INTEGRATUA

 SESTAO BERRI 2010, SA, Sestaoko Udalak eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak zati berdinetan partaidetutako sozietate bat da. 2005eko uztailaren 11n eratu zen, Sestaoko udalerriko gizartea eta hirigintza berroneratzeko ekimena gidatu eta sustatzeko helburuarekin, eta, erakunde guztien ahaleginak batuz, 2004ko apirilean onartu zen "Ekintzak bateratuz" Plan Zuzentzailearen babespean.

SESTAO BERRI 2010 SAk bere gain hartzen ditu bere Kalitateko, Laneko Segurtasun eta Osasuneko eta Ingurumeneko Politika osatzen duten PRINTZIPIOAK, honela zehazten direnak:

• Erabateko Kalitatea lortzea, etengabeko hobekuntza aplikatuz SESTAO BERRI 2010 SAko prozesuen optimizazioari, emandako zerbitzu guztietan bezeroen itxaropenak betetzen direla ziurtatzeko, honako postulatu hauetan oinarrituta:

• Bezeroaren gogobetetzea da SESTAO BERRI 2010 SAren helmuga iraunkorra, bezeroaren eskakizunak eta konprometitutako epeak betez. Horretarako, gogobetetze-inkestetan oinarritzen gara.

• Langileei zerbitzu-bokazioa irakastea beharrezkoak diren efikazia eta efizientziarekin, kalitate handiko zerbitzu profesional bat emateko helburuarekin, adeitasunez eta bezeroaren premietara egokituta.

• Zuzendaritzak bere gain hartzen du lan-baldintza seguru eta osasungarriak emateko konpromisoa, lanarekin zerikusia duten lesioak eta osasunaren hondamena prebenitzeko, prebentzio hori erakundearen asmo, tamaina eta testuingurura eta LSOrako dauzkan arriskuen eta LSOaren alorrean dauzkan aukeren izaera espezifikora egokituz.

• Zuzendaritzak LSOrako arriskuak murrizteko eta desagerrarazteko konpromisoa hartzen du, baita langileen —eta, bidezko bada, langileen ordezkarien— kontsulta eta parte-hartzerako konpromisoa ere.

• Zuzendaritzak bere gain hartzen du ingurumen-kudeaketa etengabe hobetzea, bere jarduera eta prozesuekin lotutako ingurumen-alderdi esanguratsuak identifikatuz, ebaluatuz eta kontrolatuz, ingurumenean izan ditzaketen inpaktuak eta kutsadura prebenitzeko helburuarekin.

• Zuzendaritzak sustatzen du bere jardueraren ondorioz sortzen dituen hondakin arriskutsuak murritzea, berrerabiltzea eta birziklatzea, eta lanean ingurumen-jardunbide egokiak garatzea.

• Zuzendaritzak bere gain hartzen du giza baliabide eta baliabide materialak jartzea, langileek Kalitateko, Laneko Segurtasun eta Osasuneko eta Ingurumeneko alderdiekin bat datorren prestakuntza jasotzen dutela bermatzeko, xede horretarako egindako prozedura eta jarraipideen interpretazio eta betetzean inplika daitezela erraztearren.

• Kalitateko, Laneko Segurtasun eta Osasuneko eta Ingurumeneko arau-betekizunak eta legeria eta erakundeak sinatzen dituen bestelako betekizunak betetzea lehentasunezkotzat jotzen da SESTAO BERRI 2010 SAren jardueren garapenerako.

• Zuzendaritza Batzordeak, urteko Gestio Planaren bitartez, urteko helburuak ezartzen ditu kalitatearen, laneko segurtasun eta osasunaren eta ingurumenaren alorretan, eta horien jarraipena egiten du adierazle egokien bitartez.

Politika Integratu hau SESTAO BERRI 2010, SAren jarduera eta zerbitzu guztiei aplikatuko zaie, funtzionamendu arruntean eta larrialdi-egoeretan.


Luis Carlos Delgado Ortiz
Zuzendari Kudeatzailea
SESTAO BERRI 2010 SA
2020ko ekaina

DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

SESTAO BERRI 2010, SAk bere erabiltzaile, langile, hornitzaile eta kolaboratzaileei jakinarazten die Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betetzen dituela. Horretarako egin ditugun jardunen artean, honako hauek nabarmendu nahi ditugu:

Datuak Babesteko delegatu bat izendatu dugu, eta honako hauek dira harekin harremanetan jartzeko datuak: Hiru Kontzejuen Plaza, 1-Etxabea – PK 48910 Sestao (Bizkaia). Helbide elektronikoa: dpo@sestaoberri2010.eus

• Tratamendu Jardueren Erregistroa sortu da, eta datu-tratamendu bat dakarten jarduera guztiak dokumentatu dira.

• Arriskuen ebaluazio bat egin da. Atzemandako arrisku-egoeren eta lotutako zereginen xehetasunak eskuragarri daude arriskuen txosten exekutibo oso batean.

• Protokolo batzuk sortu dira erakundeak darabiltzan neurri tekniko, fisiko, logiko eta antolamenduzko espezifikoak deskribatzeko.

• Informazio-klausulak, lege-oharrak eta pribatutasun-politikak dauzkagu, egiten ditugun datu pertsonalen tratamenduei dagokienez gardentasun- eta informazio-betebeharra betetzen dela bermatzeko.

• Prozedura batzuk aurreikusi dira interesdunen datuak babesteko eskubideak baliatzeko eta eskubide horien arretarako.

• Gorabeheren erregistro bat ere badugu, baita segurtasun-urraketak jakinarazteko prozedura bat ere.

• Datu pertsonalen tratamenduekin lotutako hainbat alderdiri buruzko prozedurak landu eta ezarri ditugu.

• Datu pertsonalen tratamenduaren arduradunak identifikatu dira, eta haiekin datuen tratamendurako dagozkien kontratuak sinatu dira, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 28.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

• SESTAO BERRI 2010, SAko langileek konfidentzialtasunari eta sekretu-betebeharrari buruzko dagokion dokumentua sinatu dute.


Luis Carlos Delgado Ortiz
Zuzendari Kudeatzailea
SESTAO BERRI 2010 SA
2020ko maiatza

esultados carta de servicios

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies