ERAIKINEN PARKEAREN DESKARBONIZAZIOA

Eraikinek eragiten dute, neurri handi batean, klima-aldaketa Europan. Europako Batasuneko energia-kontsumoaren %40 baino gehiago dira, eta CO2 isurien %36 eragiten dute. Eraikinen energia-eraginkortasun ezak ondorio kaltegarriak eragiten ditu pertsonen osasunean. Europako Batasunak klimaren eta energiaren arloan ezarritako helburuetako bat birgaitze integrala da. Build Upon2 proiektu europarrak eraikinen parkearen deskarbonizazioan aurrera egin nahi du, helburu hori erabat bete behar baita 2050 urterako. Europako zortzi udalerrik parte hartzen dute proiektu honetan, “hiri-pilotu” gisa: Velika Gorica (Kroazia), Valladolid (Espainia), Budaörs (Hungaria), Dublin (Irlanda), Padua (Italia), Breslavia (Polonia), Eskişehir (Turkia) eta Leeds (Erresuma Batua). Sestao hautatutako "hiri jarraitzaileetako" bat da. Hori dela eta, proiektuaren bilakaerari jarraituko dio, tailerretara joango da eta gure herrian antzeko neurrien ezarpena aztertuko du.

https://www.buildup.eu/en/explore/links/build-upon-2-project

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies