NezerNeZer Europako proiektua da, eta Europako eraikinen zaharberrikuntzako merkatuan honako neurri hauen ezarpen eta integrazio adimenduna sustatzea dauka xede: “zero energia-gastua ia-ia” eta energia-iturri berriztagarriak. Proiektuak eraikuntzako hornikuntzen kateko alderdi guztiekin lan egiten du, ia-ia ezdeusa den energia-kontsumoan oinarritutako zaharberrikuntzaren abantailen inguruan kontzientziatzeko.

Sestaok lau herrialdetako beste zazpi udalerrirekin batera parte hartzen du proiektuan: Helsinki, Espoo eta Porvoo (Finlandia), Stockholm (Suedia), Rotterdam eta Amersfoort (Holanda) eta Timisoara (Errumania).

Hiri eredugarri horiek saiakuntza-eremuak izango dira, eta, bertan, eraginkortasun energetikoan zein energia berriztagarrien ezarpenean oinarritutako eraikin-zaharberrikuntzako kasu arrakastatsuetan erabilitako irtenbide teknikoak izango dituzte aztergai.

www.nezer-project.eu

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies