Bost mila lagunek baino gehiagok bisitatu dute joan den astean Durangon “Berdeago Energy”, jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko azoka. Ostiralean ireki zituen ateak azokak, urtarrilaren 31n, eta igandean amaitu zen, otsailaren 2an. Jasangarritasunarekin eta energiaren arloko berrikuntzekin lotutako berrogeita hamar erakusle baino gehiago izan dira dagoeneko zortzigarren edizioa egion duen azokan.
Aurtengo azokaren berrikuntza nagusia “GJH Hiriak” izan da; hau da, Garapen Jasangarrirako Helburuek hiriei planteatzen dizkieten erronkei burzkoak. Sestao Berri kide den Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Elkarteak (AVS Euskadi) stand propio batekin parte hartu du da azokan, “Berrikuntzaren uhartea” izeneko espazioan, GJHekin konprometitutako elkargo ofizialekin, elkarteekin eta klusterrekin batera. Leku horretan, Sestao Berrik elkarte horren helburuei buruzko informazioa eskaini die bisitariei, baita parte hartzen duen Europako bi proiekturi buruzkoa ere: “+CityxChange” ekimena, hiri adimendunei, hiri-ekosistema jasangarriei eta zero emisio dituzten energia positiboko barrutiei buruzkoa; eta etxebizitzetan energia-kontsumoa murrizteko “Eu-Gugle” proiektuari buruzkoa.