Tag Archives: Etxebizitza

Joan den ekainaren 29an jardunaldi bat egin zen Asturiasko hiriburuan etxebizitza publikoen sustapenaren eta kudeaketaren egungo testuinguruari buruz. Next Generation funtsen bidez etxebizitza sozialak eta eskuragarriak sustatzea eta birgaitzea jorratu zen, AVS etxebizitzaren eta lurzoruaren kudeatzaile publikoen Espainiako elkarteak antolatutako topaketan. Sestao Berri gonbidatu zuten etxebizitza sozialak sustatzeko eta birgaitzeko esku artean dituen proiektuak bertan […]

Sestao Berrik hitzarmen bat sinatu du Eusko Jaurlaritzako Lurralde, Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailarekin, alde batetik, Birgaitze Bulegoaren funtzioak bere gain hartzeko eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Laguntzaile bihurtzeko. Azken horrek, praktikan, birgaitze-laguntzekin lotutako espedienteak osorik izapidetzea dakar. Baimenari esker, Next Generation susperraldi ekonomikorako Europako funtsak ahalik eta gehien aprobetxatuko dira, eta Sestao Berrik zuzenean […]

AVS Kudeatzaile Publikoek, Euskal Herriko Unibertsitateak, Sestao Berrik eta Sestaoko Udalak antolatutako “Etxebizitza produktiboari begiradak” zikloa gaur amaituko da online saio batekin, aste honetan Bilbon eta Sestaon egindako jardunaldi presentzialen ondoren. Gaur jardunaldion ondorioak aurkeztuko dituzte Ibon Salaberriak, Iñigo Garciak, eta Ander Gortazar, Eze Collantes eta Ula Ururetagoiena errelatoreek, guztiak UPV/EHUko Arkitektura Eskolakoak; Edurne Gonzálezek,UPV/EHUko […]

Lanbidek Sestaon duen ekitaldi-aretoan hasi da gaur goizean “Etxebizitza produktiboari begiradak” zikloko lehen hitzaldia. Javier Puertasek, AVPIOP, Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteko presidenteak, “Langileen etxebizitza proiektua” izeneko txostena aurkeztu du. Jarraian,Tipi Tailerreko lan prozesuaren aurkezpena programatu da, bigarren txostenaren aurretik. Hau, “Klanean bizitzea” izenburupean, Igor Rezolak, UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakasleak aurkeztuko du. […]

Sestaoko alkateak, Ainhoa Basabek, Alfonso Gomezek, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saileko Bizkaiko ordezkariak, Enrique Buesok, AVSko gerenteak eta Luiskar Delgadok, Sestao Berriko zuzendari gerenteak eta AVS Euskadiko presidenteak hasiera eman diote jardunaldien bigarren egunari. Gaurko jardunaldiaren leloa honakoa da: ” Eraikitakoan esku hartzea” eta hasteko, hiru hitzaldi emango dira.Lehena Miguel Baiget Llompart Garraio, Mugikortasun eta Hiri […]

AVS Kudeatzaile Publikoek, Euskal Herriko Unibertsitateak, Sestao Berrik eta Sestaoko Udalak antolatutako “Etxebizitza produktiboari begiradak” jardunaldiak Sestaora iritsiko dira gaur arratsaldean, eta hemen emango dituzte astearen gainerako egunak, txosten, hitzaldi, eztabaida eta bestelako jarduerekin, hori guztia etxebizitzari, birgaitzeari eta hiri-berroneratzeari lotuta. Zikloaren inaugurazio ofiziala gaur goizean egin da Bilbon, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Bertan, lehen saiora […]

Sestao Berrik sustatuta, “Sestaoko Vicente Diez plazan 184 etxebizitza energetikoki birgaitzeko eta District Heating bat instalatzeko” proiektuak Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Espainiako Elkarteak eman zituen 2020ko AVS Sarietako bat lortu zuen atzo Sevillan. Zehazki, accesit bat eman zioten “Ingurumen kudeaketa hobea izan duen enpresa” kategorian. Epaimahaiak proiektuaren hainbat alderdi azpimarratu zituen saritzeko orduan. Horrela, […]

Alokabide etxebizitza horien giltzak maizterren esku uzten hasi da, Sestaon erroldatuta dauden, 9.000 eta 39.000 euro arteko diru-sarrerak dituzten eta jabetzan etxebizitzarik ez duten pertsonei esleitu ondoren. Bi eta hiru logelako pisuak dira, eta horietako bost, mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta daude. Esleipenean kolektiboak lehenesteko kupoak ezarri dira, hala nola gazteak. Hala, 15 etxebizitza 36 urtetik […]

  • 1
  • 2

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies