Tag Archives: sestaoberri

Energia-eraginkortasuneko irizpide handiekin egindako 231 etxebizitzaren birgaitzea eta 450 etxebizitzatarako biomasatik datorren energia berriztagarriz elikatutako auzoko-berokuntza sistemaren instalazioa goraipatu ditu SOStenibilitate Sarien epaimahaiak Sestao Berri hautatzekoan. Sariok El Correo egunkariak eta BBVAk ematen dituzte eta Sestao Berriri “Energia jasangarriaren eta ez kutsatzailearen” kategoriakoa eman diote. Mugikortasun jasangarria, ibilgailuen eta erregaiaren erabileraren murrizketa, eraginkortasun energetikoa eta […]

Sestao Berrik, Sestaoko Udalak, AVS Gestores Públicos elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako “Etxebizitza produktiboari begiradak” Jardunaldiak egingo dira azaroaren 16, 17, 18 eta 19an. Izenburu horrekin hainbat jarduera prestatu dira, besteak beste, ponentzien aurkezpena, eztabaida parte-hartzaileak, lan-tailerrak, erakusketak, bisita gidatuak eta bestelako ekitaldiak paraleloan. Hori guztia etxebizitzarekin eta hiri-birgaitzearekin lotuta eta ikuspegi oso desberdinetatik […]

Sestaoko Udalak bat egin zuen Alkateen Klima eta Energia Itunarekin iazko abenduan. Atxikimendu horrek udalerrian CO2 eta berotegi-efektuko beste gas batzuen isurketak murrizteko konpromisoa hartzea dakar. Alkateen Klimaren eta Energia Ituna 61 herrialdetako udaleko eta eskualdeko hamar mila gobernu baino gehiago biltzen dituen nazioarteko ekimena da. Izenpetzaileek klimaren eta energiaren nazioarteko helburuak ezartzeko konpromisoa hartzen […]

AVS Euskadi, Etxebizitza eta Lurzoru Kudeatzaile Publikoen Elkarteko Euskal Atalak batzarra egin zuen urriaren amaieran, eta Zuzendaritza Batzordea berritu zuen. Batzarrak Luis Carlos Delgado, Sestao Berriko zuzendari kudeatzailea, izendatu zuen presidente. Delgado elkarteko presidenteordea zen ordura arte. Aipatutako euskal elkarteak argitaratutako elkarrizketa batean, Delgadok azaldu du koronabirusak eragindako osasun-larrialdiak agerian utzi duela etxebizitza-kudeatzaile publikoek eta […]

Sestao Berri sortu zeneko hamabosgarren urteurrena dela eta, elkarte publiko honek pintura erakusketa bat antolatu du, Angel Aja artistaren lanekin. Herriko irudi ugari islatu ditu Ajak bere pintzelekin, bereziki alderdi industrialarekin lotutakoak. Sestaok urteetan zehar izandako aldaketaren testigantza eskaintzen du erakusketak, iraganaren oroitzapenarekin eta orainaren eta etorkizunaren islarekin, zeinaren hobekuntza-proiektuak gaur egun garatzen ari baitira. […]

AVS, Espainiako Etxebizitza eta Lurzoru Sustatzaile Publikoen erakundeko Euskal Atala den AVS Euskadi elkarteak, urriaren amaieran egindako batzarrean, aho batez, Luiskar Delgado, Sestao Berriko zuzendari gerentea izendatu zuen erakunde horretako presidente berri. Delgadok presidenteorde kargua zuen orain arte. Aurrerantzean Rafael Farias, Donostiako Etxebizitzako Enpresa Erakunde Publikoko gerenteak beteko du presidenteordetza. Bidebi Basauriko zuzendari gerentea, Pedro […]

Sestaok, Portugaletek eta Santurtzik bertako biztanleak animatu dituzte klima-aldaketari aurre egiteko ideiak eman ditzaten, Europako Climathon ekimenaren esparruan. Ekimena joan den astean hasi zen, zehazki, azaroaren 13an, Europan Global Climathon Day ospatu zenean. Orduan, Europako hiriei dei egin zitzaien, tokiko mailan jardun zezaten klima-aldaketaren erronka globalen aurrean. Climathon-ek gai hauen inguruan hausnartzea eta jardutea proposatzen […]

Irailaren 30etik urriaren 1era bitartean Malagako Azoka eta Kongresuen Jauregian egin zen Greencities, Hiri-Adimena eta Jasangarritasun Foroaren XIII. edizioan, 1.500 pertsona baino gehiago bildu ziren hiri eta udalerri jasangarri, adimentsu eta eraginkorragoen garapena bultzatzeko. Kongresura erakunde publikoetako arduradunak, enpresa teknologikoak, profesionalak, ikertzaileak eta adituak bertaratu ziren. Greencities erreferentziazko topaketa bihurtu da etorkizuneko hiri adimendun eta […]

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies