Tag Archives: txabarri

Joan den asteburuan adin guztientzako ekitaldiak izan ziren: haurrentzako antzerkia, ikuskizun komikoa eta zirkoa, txistulariekin kalejira, zumba herrikoia, break dance eta esku pilota txapelketaren finala frontoi berrian.

Maiatzaren azken asteburuan inauguratu zen ofizialki Txabarriko frontoi estali berria, herri kirolen, sokatiraren eta harri-jasotzaileen erakustaldiekin, jai giroan, Salleko Trikitixen Taldeak eta Txabarriko Ostalaritza Elkarteak antolatutako “pintxopote” batek girotuta. Frontoiaren estaldurari esker, erabilera anitzeko espazio argiztatua sortu ahal izan da, eta mota guztietako jarduerekin erabili ahal izango da urte osoan zehar, eguraldia gorabehera. Sestao Berri […]

Joan den martxoaren 22an, Sestaoko Kueto ikastetxe publikoko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako hogei bat ikaslek Sestaoko behealdean kokatuta dagoen District Heating, auzo-berokuntzarako azpiegitura bisitatu zuten. EU-GUGLE birgaitze energetikorako Europako proiektuaren babespean egin da Sesta Berrik bultzatutako instalazioa. Azpiegitura komunitario honek berokuntza eta ur bero sanitarioa banatzen ditu auzoko laurehun etxebizitzatara Lehen Hezkuntzako ikasturte horretako bi […]

Joan den larunbatean, martxoaren 21ean, Sestaoko ondare historikoari balioa emateko eta inguruko ostalaritza eta merkataritza sustatzeko “Labe Garaia Eguna” ekimenaren lehen edizioa egin zen Txabarrin. Sestaoko Udalak, Sestao Berrik, 3K Kultur Elkarteak, Txabarri Ostalaritza Elkarteak eta Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak antolatu zuten jardunaldia. Ekimena Txabarri Sestaon Bizi udal-programaren barruan dago, auzoko hiri-berroneratze […]

Datorren larunbatean, martxoak 20, Sestaoko Udalak, Sestao Berrik, 3K Kultur Elkarteak, Txabarri Ostalaritza Elkarteak eta Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak bultzatutako “Labe Garaia Eguna” ekimenaren lehen edizioa egingo da Txabarrin. Helburua bikoitza da: batetik, Sestaoko ondare historikoa aldarrikatzea, eta, bestetik, inguruko ostalaritza eta merkataritza sustatzea. Egun horretarako programatutako lehen jarduera goizeko 11etan hasiko […]

Aste honetan hasi dira Txabarri kaleko 57. zenbakian dagoen eraikina eraisten. Eraikina hutsik zegoen aspalditik. Egoera txarrean zegoenez, garabi handi bat erabiliko da erabat eraisteko. Hogei metroko altuera duten babes-pantaila handiek eraispen-eremua sarratu eta babestuko dute. Eraisteko lanek bi hilabeteko iraupena izango dute, gutxi gorabehera. Orubea hustu ondoren, Eusko Jaurlaritzak etxebizitza publikoak eraikiko ditu, joan […]

Iazko arrakastaren ondoren, aurten ‘Txabarri GabONn Bizi’ Balkoiak eta Leihoak edertzeko Lehiaketaren bigarren edizioa izango da. Sestaoko Udalak, Sestao Berri elkarte publikoarekin elkarlanean antolatutako lehiaketa honen helburua auzoaren ingurumen eta estetika kalitatea hobetzea da, balkoiak eta leihoak apainduz. Balkoien eta leihoen dekorazioa kaletik ikusi behar da, eta apaingarrien gaia Gabonekin lotuta egon behar da. Lehiaketak […]

Sestaoko Udalak eta Sestao Berri sozietate publikoak antolatutako Gabonetako programa hau Txabarri SestaOn Bizi proiektuaren garapenaren esparruan kokatzen da. Proiektu hori 2019an onartu zen, auzoko bizikidetza, gizarte-kohesioa eta egoera ekonomikoa hobetzeko helburuarekin. Ekimenak hamabost jarduera izango ditu, guztiak doakoak, eta Hiru Kontzejuak Plazan egingo dira, abenduaren 18tik urtarrilaren 6ra bitartean. Besteak beste, Gabonetako azoka, balkoiak […]

  • 1
  • 2

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies