eu-gugle-consortiumEU-GUGLE (“European Cities Serving as Green Urban Gate towards Leadership in Sustainable Energy” - “Energia Jasangarritasuneko Lidergoa Lortzeko Ate Ekologikoa diren Europako Hiriak”) “Europako Hiri eta Erkidego Adimendunentzako Berrikuntza Elkarteak” sustatutako proiektua da, eta berriztapen jasangarriaren arloko jarduketa onenak sustatzea dauka helburu.

Europako hirietan, Kontinente Zaharreko energia-kontsumoaren %70 ematen da, eta kontsumo guztiaren %40 eraikinei dagokie. Beraz, ageri-agerikoa da higiezinetako kontsumo energetikoa murriztu beharra dagoela, Europak 2020. urterako zehaztutako %20ko murrizketa-helburuak betetzeko aukera eduki dezan. Testuinguru horretan, Europar Batasunak asmo handiko proiektu eredugarria jarri du abian Europako 6 herrialdetan, eta hiri bat aukeratu du lurralde bakoitzeko. Espainian, Sestaoko udalerria aukeratu du, eta, Bizkaiko udalerri horrekin batera, honako hauexek ere parte hartzen dute esperientzia horretan: Aquisgran (Alemania), Milan (Italia), Tampere (Finlandia), Viena (Austria) eta Bratislava (Eslovakia).

www. eu-gugle.eu