Ekainaren 21ean, honako bi sozietateek bat egiteko dekretua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak: Visesa, Euskadiko Etxebizitza eta Lurzorua Sustatzeko Sozietate Publikoa, eta Orubide, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-lurzoruko operadore nagusia. Bi sozietateek bat egiteko proiektua 2013-2016ko Etxebizitza Plan Zuzentzailean agertzen zen, eta, horri esker, baliabideak hobeto erabiltzeko, bikoiztasunak desagerrarazteko eta kudeaketa-kostuak murrizteko aukera izango du euskal administrazioak. […]