IZAERA PERTSONALEKO DATUEN TRATAMENDUA
SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.n tratatzen ditugun izaera pertsonaleko datuez eta izaera pertsonaleko datuak babestearen arloan indarrean dagoen araudia zehatz betetzeaz arduratzen gara, besteak beste, 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua (EB), Datu Pertsonalen Tratamenduari dagokionez Pertsona Fisikoen Babesari eta datu horien Zirkulazio Askeari buruzkoa eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena.
Horrekin batera, SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.n egiten ditugun izaera pertsonaleko datuen tratamenduei buruzko honako gaien inguruko informazioa ematen da:
Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren erantzulea?
Identitatea: SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.
IFZ: A95378014
Posta-helbidea: Hiru Kontzejuen Plaza, 1-Etxabea 48910 Sestao (Bizkaia)
Telefonoa: 944064460
Helbide elektronikoa: info@sestaoberri.eus
Tratamenduari buruzko printzipioak
Egiten den datu pertsonalen tratamenduan datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duen 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduak (EB) exijitutako printzipioak errespetatzen dira.
• Zilegitasun-, leialtasun- eta gardentasun-printzipioa: jasotzen ditugun datuak modu zilegi, leial eta gardenean tratatzen dira, interesdunen aldez aurreko baimenarekin beharrezkoa denean edo, kasuan-kasuan, interesduna zati den kontratu bat egikaritzeko edo interesdunak berak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, edo bestela, tratamendua beharrezkoa bada aplikatzekoa den lege bat betetzeko, interesdunaren edo beste pertsona fisiko baten bizi-interesak babesteko, edo arduradunak edo hirugarren batek bilatzen dituen interes legitimoak betetzeko, betiere datu pertsonalen babesa behar duten interesdunaren interes edo eskubide eta askatasun funtsezkoak nagusi ez badira, batez ere interesduna haurra bada.
• Xedea mugatzearen printzipioa: tratatzen ditugun datu pertsonalak “Zer xederekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?” atalean adierazitako xedeetarako erabiltzen dira.
• Datuak minimizatzearen printzipioa: printzipio honen arabera, erabiltzaileengandik biltzen ditugun datu bakarrak kontratu-harremana kudeatzeko edo egiten dizkiguten kontsultak, iradokizunak edota informazio-eskaerak artatu ahal izateko behar-beharrezkoak soilik direnak dira.
• Zehaztasunaren printzipioa: jasotzen ditugun datu pertsonalak zehatz mantenduko dira eta, beharrezkoa izanez gero, eguneratuta. Horretarako, datu pertsonalen aldaketaren bat gertatzen bada, erabiltzaileak jakinarazi egin beharko digu dagokion eguneratzea egin dezagun. • Gordetze-epea mugatzearen printzipioa: tratatzen ditugun datu pertsonalak "Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datu pertsonalak?” atalean adierazitako epeetan gordeko dira.
• Integritatearen eta konfidentzialtasunaren printzipioa: printzipio hau errespetatzeko, datu pertsonalak datu horien segurtasun egokia bermatzeko moduan tratatuko dira, baimendu gabeko edo zilegi ez den tratamenduaren aurkako eta datuen galeraren, suntsipenaren edo halabeharrezko kaltearen aurkako babesa barne, horretarako neurri tekniko eta antolamendu-neurri egokiak aplikatuta.
Zer xedetarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak (webgunearen erabiltzaileak edo ez)?
Esleipendunen datuak: egokitu zaien etxebizitzaren esleipena kudeatzeko eta izapidetzeko.
Errentarien datuak: errentariekiko kontratu-harremana behar bezala mantentzeko, garatzeko, betetzeko eta kontrolatzeko, eta eskatzen dituzten zerbitzuak emateko.
Bezeroen datuak (etxebizitza-erosleak): bezeroekiko kontratu-harremana behar bezala mantentzeko, garatzeko, betetzeko eta kontrolatzeko, eta eskatzen dituzten zerbitzuak emateko.
Hornitzaileen datuak: gure hornitzaileekiko kontratu-harremana behar bezala mantentzeko, garatzeko, betetzeko eta kontrolatzeko, eta eskatzen dituzten zerbitzuak emateko.
Langileekiko datuak: gure langileekiko kontratu-harremana behar bezala mantentzeko, garatzeko, betetzeko eta kontrolatzeko, baita indarreko lan-arloko, Gizarte Segurantzako eta Laneko Arriskuak Prebenitzeko araudia betetzeko ere.
Harremanetarako inprimakiaren bidez jasotako datuak: interesdunek egiten duten kontsulta, kexa, iradokizuna edo informazio-eskaera kudeatzeko eta hari erantzuna emateko.
Albisteei egindako komentarioetan bildutako datuak: erabiltzaileek argitaratzen ditugun albisteei egiten dizkieten komentarioak kudeatu eta haiei erantzuteko.
Datuak Babesteari buruzko Erregelamendu Orokorrak baztertutako datuen tratamenduak
Datuak Babesteari buruzko Erregelamendu Orokorraren 14. oinarriak ezartzen duenez, “Erregelamendu honek emandako babesa pertsona fisikoei aplikatu behar zaie, edozein nazionalitate edo bizileku dutela ere, beren datu pertsonalen tratamenduari dagokionez. Erregelamendu honek ez du arautzen pertsona juridikoei buruzko datu pertsonalen tratamendua eta bereziki pertsona juridiko gisa eratutako enpresei, pertsona juridikoaren izena eta forma, eta haren harremanetarako datuak barne".
Horrek zera dakar, araudi hau eta araudiak biltzen dituen betebehar eta eskubideak ez direla aplikatzekoak izango SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.k egiten dituen datu-tratamendu batzuei, hala nola pertsona juridiko eta hornitzaileei buruzkoei.
Zein da zure datu pertsonalen tratamendurako legitimazioa?
Esleipendunen datuak: zure datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarri edo oinarri juridikoa kontratu aurreko neurrien aplikazioa da, interesdunek eskatuta.
Errentarien datuak: zure datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarri edo oinarri juridikoa datu horiek zati diren errentamendu-kontratuen egikaritzapena da.
Bezeroen datuak (etxebizitza-erosleak): zure datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarri edo oinarri juridikoa datu horiek zati diren salerosketa-kontratuen egikaritzapena da.
Hornitzaileen datuak: zure datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarri edo oinarri juridikoa datu horiek zati diren kontratuen egikaritzapena da.
Langileen datuak: langileen datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarri edo oinarri juridikoa enpresaren eta langileen arteko lan-kontratuaren egikaritzapena da.
Harremanetarako inprimakiaren bidez bildutako datuak: inprimakia betetzean interesdunek ematen dizkiguten datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarri edo oinarri juridikoa inprimakiaren bidez gurekin harremanetan jartzean emandako baimena da, eta, horrenbestez, tratamendu horren premia, egiten diguzun harremanetarako eskaera artatzeko eta hari erantzuteko.
Albisteei egindako komentarioetan bildutako datuak: interesdunek ematen dizkiguten datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarri edo oinarri juridikoa argitaratzen ditugun albisteei egindako komentarioak egitean emandako baimena da.
Nola lortu ditugu zure datu pertsonalak?
SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.n tratatzen ditugun datu pertsonal guztiak interesdunek berek edo haien lege-ordezkariek ematen dizkigute, edo bestela etxebizitza-arloan eskuduna den Eusko Jaurlaritzaren Sailak emandakoak dira.
Webgune honen bidez biltzen ditugun datu pertsonalak gaitutako inprimaki guztien bidez edo gurekin harremanetan jartzeko gaitutako helbide elektronikoaren bidez bildu dira.
Zure datu pertsonalak nori jakinaraziko zaizkio?
Esleipendunen datuak: Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari, etxebizitza babestuaren arloko administrazio eskudun gisa eta, kasuan-kasuan, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, SESTAO BERRIren jardueraren organo fiskalizatzaile eskudun gisa.
Errentarien eta bezeroen datuak (etxebizitza-erosleak): dagozkion kontratuak, bertan jasotako datu pertsonalak eta eragiketa honekin lotutako gainerako dokumentazioa, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari komunikatu ahalko zaizkio, etxebizitza babestuaren arloan administrazio eskudun gisa eta, kasuan-kasuan, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, SESTAO BERRIren jardueraren organo fiskalizatzaile eskudun gisa.
Era berean, dagozkion kontratuak egikaritzeko eskatutako beste datu-lagapen batzuk egin ahalko dira, lege-betebeharrak betetzeagatik, kontratuan bertan adierazitakoari jarraikiz.
Hornitzaileen datuak: zure administrazio-datuak, kasuan-kasuan, zerga-administrazioari komunikatuko zaizkio lege- eta zerga-betebeharrak betetzeko, baita haren edo haien bidez ordainketak kudeatzen ditugun finantza-erakundeari/-erakundeei ere.
Langileen datuak: zure datu pertsonalak, kasuan-kasuan, zerga-administrazioari komunikatuko zaizkio lege- eta zerga-betebeharrak betetzeko, baita haren edo haien bidez ordainketak kudeatzen ditugun finantza-erakundeari/-erakundeei ere.
Harremanetarako inprimakiaren bidez jasotako datuak: ez zaizkie hirugarrenei komunikatuko.
Albisteei egindako komentarioetan bildutako datuak: zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako, komentarioak zuk komentatu duzun albistean sartzen den edozein erabiltzailek ikusi ahalko dituela alde batera utzi gabe.
Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Esleipendunen datuak: egokitu zaizun etxebizitzaren esleipena kudeatzeko beharrezko epean soilik gordeko dira zure datu pertsonalak, eta, kasuan-kasuan, salerosketa-kontratua bera. Ondoren, tratamendutik sortutako erantzukizun posibleen preskripzio-epeetan.
Errentarien eta bezeroen datuak (etxebizitza-erosleak): datu pertsonalak dagokion kontratu-harremanak irauten duen bitartean gordeko dira, eta iraunaldi hori amaitutakoan, aplikatzekoak diren lege-xedapenek ezarritako erantzukizunen preskripzio-epeen iraunaldian.
Langileen datuak: langileen datu pertsonalak kontratu-harremanak irauten duen bitartean gordeko dira, eta iraunaldi hori amaitutakoan, aplikatzekoak diren lege-xedapenek ezarritako erantzukizunen preskripzio-epeen iraunaldian.
Harremanetarako inprimakiaren bidez bildutako datuak: erabiltzaileek inprimakia betetzean ematen dizkiguten datu pertsonalak egiten dizkiguten eskaeren kudeaketan soilik gordeko dira, eta eskaera izapidetzen amaitzean, ezabatu egingo dira datu horiek.
Albisteei egindako komentarioetan bildutako datuak: zure baimena errebokatzen duzun arte gordeko ditugu zure datu pertsonalak, nahiz eta horrek ez dien kalterik eragingo egin dituzun komentarioei, komentario horiek eskuragarri jarraituko dutelarik gure webgunean sartzen diren gainerako erabiltzaileentzat.
Gure profiletako erabiltzaileen datuak sare sozialetan: gure sare sozialetako jarraitzaileen datu pertsonalak gordetzeko datuak sare sozial bakoitzaren mende daude, nahiz eta guk guri jarraitzeari uzten dioten arte tratatuko ditugun soilik.
Zer eskubide duzu zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?
• Zure datu pertsonaletan sartzea eskatzeko eskubidea: tratamenduaren zilegitasuna ezagutzeko eta egiaztatzeko helburuarekin, zuk edozein unetan eskatu ahalko diguzu berrestea SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P. izaera pertsonaleko zure datuak tratatzen ari ote den eta, kasu horretan, informazioa emango dizugu, besteak beste, zer datu tratatzen ari garen, datu horien xedea eta jatorria, datuak gordetzeko aurreikusitako epea eta, kasuan-kasuan, hartzaileak edo hartzaileen kategoriak zein diren argitzeko.
• Datuak zuzentzea eskatzeko eskubidea: zuk okerrak diren datu pertsonalak zuzentzea eskatu ahalko diguzu, edo osatu gabeak direnak osatu ditzagula, baita deklarazio gehigarri baten bidez ere. Kasu horretan, eskaeran adierazi beharko da zer datu diren eta zer zuzenketa egin behar den, eta, kasuan-kasuan, tratatzekoak diren datuen okerra edo izaera osatu gabea justifikatzen duen dokumentazioa erantsi beharko duzu.
• Datuak ezabatzea eskatzeko eskubidea (“ahazteko eskubidea”): zure datu pertsonalak ezabatuak izateko eta jada jasoak izan ziren helburuetarako beharrezkoak ez badira tratatuak izateari uzteko edo beste modu batean tratatuak izateko, edo zure baimena kentzen baduzu, modu ez-zilegian tratatuak izan badira edo lege-betebehar bat betetzeko ezabatu behar badira.
• Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea: kasu honetan SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.k zure datuak gordeko ditu soilik erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo defendatzeko, edo beste pertsona fisiko edo juridiko baten eskubideak babesteari begira, edo interes publiko garrantzitsuko arrazoiengatik.
• Zure datu pertsonalak eramateko eskubidea: zure datu pertsonalak zuri edo zuk adierazten diguzun beste erantzule bati ematea eska diezagukezu, formatu egituratu, erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko batean.
• Tratamenduaren aurka egoteko eskubidea: SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.k zure datu pertsonalak tratatzeari utziko dio zuk adierazitako moduan, salbu eta datu horiek tratatzen jarraitu behar badugu ezinbesteko arrazoi zilegiak direla-eta, edo erreklamazio posibleak formulatzeko, egikaritzeko edo defendatzeko.
Datuak babesteko zure eskubidea nola egikaritu: zure eskubideak egikaritzeko idazki bidezko eskaera bat igorri behar diguzu SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.ri zuzendutakoa, Hiru Kontzejuen Plaza 1-Etxabea - PK 48910 Sestao (Bizkaia) helbidera, edo mezu elektroniko bat igorriz dpo@sestaoberri.eus helbide elektronikora, betiere bere NANaren fotokopiarekin batera.
Izaera pertsonaleko datuak babestearen arloan indarrean dagoen araudiak eskatutako epe eta baldintzetan erantzungo die eskaera guztiei SESTAO ERRI 2010 S.A.M.P.k.
Nola aurkeztu erreklamazio bat Datuak Babesteko Espainiako Agentzian: zure datu pertsonalak behar bezala tratatu ez ditugula uste baduzu edo ez zaitugula behar bezala artatu datuak babesteko zure eskubidea egikaritzean, erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, agentziaren egoitza elektronikoaren bidez edo haren helbidean: calle Jorge Juan, nº 6, C.P. 28001, Madrid.
Datuak babesteko eskubideei eta kontrol-agintaritzari zuzendutako erreklamazioei buruzko informazio gehiago www.agpd.es webgunean.
Segurtasuna
Datuak Babesteari buruzko Erregelamendu Orokorraren 32. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.k neurri tekniko eta antolamendu-neurri egokiak hartu ditu arriskura egokitutako segurtasun-maila bermatzeko.
Segurtasun-mailaren egokitzapena ebaluatzeko, bereziki hartu dira kontuan datu-tratamenduak dituen arriskuak, batez ere transmititutako, gordetako edo beste era batera tratatutako datu pertsonalak birrintzearen, galtzearen edo ustekabean zein legez kanpo aldatzearen ondorioz, edo datu horietan baimenik gabe sartzea edo komunikatzea.
Sekretu-betebeharra
SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.k neurriak hartu ditu bere autoritate pean jarduten duen eta erabiltzaileek ematen dizkiguten datu pertsonaletarako sarbidea duen edozein pertsonak datu horiek enpresaren jarraibideen arabera soilik trata ditzan, eta, gainera, datu horien gaineko dagokion sekretu profesionala gorde beharko du, denbora mugagabean.
Horretarako, gure enplegatuak konfidentzialtasun-dokumentu bat eta sekretu-betebeharra sinatu dute enpresarekin duten lan-harremana dela-eta tratatzen dituzten informazio eta datu pertsonalekiko.
Webgunea adingabeek erabiltzea
Erabiltzaileei arren eskatzen diegu gure webguneko "Lege-abisua" atalean argitaratu ditugun adingabeek webgunea erabiltzeari buruzko politikak irakur ditzatela.
Sare sozialak
Sare sozialetako profilak: Gaur egun existitzen diren sare sozial nagusietako batzuetan dauzka profilak SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.k, eta, hori horrela, izaera pertsonaleko datuen tratamendu bat gertatu ahalko da gure jarraitzaileei, egiten ditugun argitalpenetan (adibidez, argazkiak) agertzen diren pertsonei eta mezu pribatuak igortzen dizkiguten pertsonei dagokienez.
Datu-tratamenduak eta xedea: SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.k egingo dituen datu-tratamenduak mugatuak eta sare sozial bakoitzaren politika eta funtzionalitateetara baldintzatuak egongo dira.
Erabiltzaile bat sare sozial batean gure jarraitzaile bihurtzen denean, honako hau baimentzen du: bere datuak dagokion sare sozialaren esparruan erabil ditzagula gure orria edo profila, eta gure jarraitzaileekin txataren, mezuen edo sare sozialak gaur egun edo etorkizunean ahalbidetzen dituen komunikazio-bitartekoen bidez bi noranzkotan ditugun komunikazioak kudeatzeko. Horrek esan nahi du komentarioan agertzen den informaziorako sarbidea izango dugula, adibidez eta mugarik gabe, haren erabiltzaile-izenera, irudira (erabiltzaileak bere profilean argazki bat jari badu) eta egindako komentarioetara.
Jakinarazi nahi dugu, halaber, argitaratuko ditugun albisteak haren horman ere agertu ahalko direla, eta gure horman komentarioak egiten baditu, gainerako jarraitzaileek ikusi ahalko dituztela haren komentarioa zein haren profilaren izena eta, kasuan-kasuan, horman bertan duen argazkia. Edozein kasutan ere, erabiltzailearen erantzukizuna da sare sozialari ematen dion erabilera.
Ez ditugu erabiltzaileen datu pertsonalak aurreko paragrafoetan adierazitakoez bestelako xedeetarako erabiliko, ezta sare sozialaz bestelako ingurune baten bidez informazioa igortzeko ere.
Salbu eta interesdunak bere baimena ematen digun edo egiten digun eskaeraren bat egiteko eskatzen badigu, ez ditugu haren datu pertsonalak sare sozialaren ingurunetik aterako.
Datuak babesteko eskubideak: zure datu pertsonalei buruzko datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko edo ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko eta datuak eramateko eskubideei dagokienez, sare sozial bakoitzak horretarako eskaintzen dituen posibilitateei jarraikiz jardun ahalko dugu soilik. SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.k ahal den laguntza guztia emango dio interesdunari eskubide horiek egikaritu ditzan.
Dena dela, edozein jarraitzailek gure webgunetik edo profiletik edozein unetan baja hartzeko aukera izango du, eta, hori horrela, jada ez dugu bere datu pertsonaletarako sarbiderik izango, sare sozialak gure horman aldez aurretik hark egindako komentarioak gorde ahalko baditu ere.
Edozein kasutan ere, erabiltzailearen erantzukizuna da sare sozialari ematen dion erabilera, eta, hori horrela, SESTAO BERRI 2010 S.A.M.P.k ez du horren inguruan ezein erantzukizun hartzen bere gain.
Cookieak
Webgune jakin batzuetako orrietan sartzen edo orri horiek bisitatzen dituen ordenagailu bateko disko gogorrean edo memorian gordetzen diren tamaina txikiko fitxategiak dira cookieak, berriz konektatzen denean erabiltzailearen lehentasunak ezagutzeko moduan betiere. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako cookieek ezin dituzte diskoan gordetako edukiak irakurri, informazio pertsonalean sartu eta beste hornitzaile batzuk sortutako cookieak irakurri.
Ikusi "Cookieei buruzko politika” atalean webgune honetan erabilitako cookieei buruzko informazioa.
Testuaren data: 2018ko maiatzaren 25a