Ekainaren 21ean, honako bi sozietateek bat egiteko dekretua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak: Visesa, Euskadiko Etxebizitza eta Lurzorua Sustatzeko Sozietate Publikoa, eta Orubide, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-lurzoruko operadore nagusia.
Bi sozietateek bat egiteko proiektua 2013-2016ko Etxebizitza Plan Zuzentzailean agertzen zen, eta, horri esker, baliabideak hobeto erabiltzeko, bikoiztasunak desagerrarazteko eta kudeaketa-kostuak murrizteko aukera izango du euskal administrazioak.
Eragiketa horren ondorioz, Orubide, S.A. sozietatea desegingo da inolako likidaziorik gabe, eta Visesarentzako kapitala gehituko da, bat egiteko proiektuan aurreikusitako akzioak trukatu ahal izateko.