Sestao Berri partaidetzapeko sozietate publikoa da. Partaidetza horren %50 Eusko Jaurlaritzako Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailaren esku dago; eta beste %50, Sestaoko Udalaren esku. 2005. urtean sortu zen Sestaoko hirigintza biziberritzeko tresna moduan, eta, aldi berean, gizarte zein bizikidetza arloko lana ere garatzen du auzokideen erkidegoekin.