Sestaok alokairu sozialeko 216 etxebizitza ditu gaur egun. Sestaoko Udalaren alokairuko udal-parkeko 205 etxebizitzen kudeatzaile publikoak gara, 2008ko maiatzaren 9ko hitzarmenaren arabera. 117 etxebizitza, Sestaoko parkerik zaharrenari dagozkiie eta 80-90 hamarkadetakoak dira. Gehienak okupatuta daude, udalerriko hirigintza-jarduketetako birkokatzeak esleitu eta prest jartzeko zain dagoen etxebizitzaren bat izan ezik.
Berriki erositako obra berriko parkeko 88 etxebizitzetatik, 33 esleituta daude eta 55 esleitzeke, bai beste bizileku bat emateko konpromisoetarako, bai sarbide publikoko zozketarako. Batez besteko errenta 120,83 eurokoa da.
Udal-etxebizitzez gain, 11 etxebizitza kudeatzen ditugu Eusko Jaurlaritzaren alokairu-bitartekaritzako programako (ASAP) agente homologatu gisa, 2012ko maiatzeko homologazioaren arabera, Etxebideko etxebizitza-eskatzaileen erregistro ofizialean izena emanda dauden pertsonentzat.
Sestao Berri errentamendu-kontratuen kudeaketaz eta betetze-mailaren kontrolaz arduratzen da, baita erkidegoen kudeaketaz eta aholkularitzaz ere. Etxebizitzak, espazio komunak eta bizikidetza egokia behar bezala erabiltzen eta mantentzen direla ere zaintzen du.