Europar Batasunak PAPIRUS Proiektua garatu du (Public Administration Procurement Innovation to Reach Ultimate Sustainability / Administrazio Publikoaren Kontratazioko Berrikuntza Behin Betiko Jasangarritasuna Lortzeko), kontratazio publikoaren paradigma aldatzen hasteko.
Proiektuak arlo horretan erosketa publiko berritzailerako eredu berria ezartzea dauka helburu. Kontratazio publikorako prozesu berria da, energiarik kontsumitzen ez duten materialen erabileran dago oinarrituta eta eraikinen konponketan nahiz eraikuntzan ezarriko da.
Eredu berri hori Europako proiektuko saiakuntza-eremua diren lau udalerri europarretan jarri da abian, Tecnaliaren koordinaziopean. Sestaon ez ezik, honako udalerri hauetan ere garatzen da ekimena: Oslo (Norvegia), Enzkreis (Alemania) eta Torino (Italia).