Sestao Berrik Txabarri kaleko 25ean, 27an, 29an eta 31n zaharberritutako 17 etxebizitza ditu salgai. 21 etxebizitza babes ofizialekoak dira (BOE); eta 2 etxebizitza, askeak: logela batekoa eta hiru logelakoa, hurrenez hurren.
Salgai dauden etxebizitzak udalerri osoan A kalifikazio energetikoa lortu duten lehenengo bizitegi-eraikinetan daude kokatuta. Eraginkortasun energetikoko kategoria gorena denez, esate baterako, %50 ere aurreztu daiteke berokuntzan. Etxebizitzak zaharberritzean, obra berriaren ezaugarri guztiak ezarri dira.
Hain zuzen ere, isolamendu termikoa, erabat atondutako sukaldea nahiz bainugelak, igogailua eta irisgarritasunari begira legean zehaztutako elementu guztiak dituzte. Babes ofizialeko etxebizitzak (BOE) lortzeko, nahikoa da etxebizitza premiazkoa dela egiaztatzea, Euskadiko Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta 9.000-39.000 euroko diru-sarrerak edukitzea. Bi etxebizitza askeak saltzeko prezioa 100.000 euro ingurukoa da tamaina txikiagokoan; eta 200.000 eurokoa, hiru logelakoan.