+CityxChange hiri adimentsuko proiektua da, eta Europako Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren funtsak jaso ditu 'Hiri eta komunitate adimendunen' deialdian. Ondorengo hiriak dira proiektuaren partaide: Limerick (Irlanda), Trondheim (Norvegia), Vmotatako (Estonia), Písek (Txekia), Alba Iulia (Errumania), Smolyan (Bulgaria), eta Sestao.

Azkenaldiko teknologia garapenek hainbat zerbitzuren funtzionamendua aldatu dute, besteak beste, energia merkatuak. Kontsumo-Produkzioaren eredua konplexuagoa bihurtu da diseinuaren, eragiketaren eta mantentze-lanen arloei dagokienez. Oinarrizko elementu berriak sartu dira, sistemarako funtsezkoak direnak: iturri berriztagarriak, energia-biltegiratzea, sare adimendunak, datuen kudeaketa, "prosumitzaileen" kontzeptua (ekoizleak eta kontsumitzaileak), etab.

+CityxChange proiektuak berrikuntza horiek ulertu eta aprobetxatu nahi ditu honako helburu hauek lortzeko: energia berriztagarriaren autokontsumorako komunitateak sortzea; kontsumitzen dutena baino energia berriztagarri gehiago sortzen duten eraikin eredugarriak izatea; herritarrak eta erakunde publiko-pribatuak hiriaren etorkizuneko ikuspegian inplikatzea epe ertain eta luzerako asmo handiko helburuekin; elektro-mugikortasuna sustatzea, eta ikasitako esperientziak zabaltzea, horietatik onura gehiago atera ditzaten gainerako hiriek.

+CityxChange Proiektua 2019an hasi zen eta 2023an amaituko da.

cityxchange.eu

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies