Txabarri-El Solen auzoko berokuntza Sestao Berrik sustatutako eta EU GUGLE proiektu europarrak babestutako birgaitzeen ondorioa da. Ekimen honi esker, ia 20.000 m2 birgaitu ziren energia-eraginkortasuneko irizpideekin Txabarri-El Sol eremuko bost eraikinetan banatuta. Kasu guztietan, A motako energia-kalifikazioa lortu zen.
Auzoko berokuntzak %30 inguruko energia-aurrezpena ekarriko du berokuntza ezartzen den eraikinetan (450 etxebizitza inguru, bi faseak amaitzen direnean). Ingurumenaren onurarako ere izango da, biomasa-galdarak egurrezko pelletsez elikatzen direlako.