2016an Sestao Berrien hamargarren urteurrena bete zen. Hain zuzen ere, Sestao Berri 2010 S.A.M.P.-ak 2006ko martxoaren 17an hasi zuen bere jarduera, eta Sestaoko beheko aldean, Hiru Udalbatzen plazan, zabaldu zituen bulegoak. Ordutik hona hamar urte igaro dira, lan handikoak udalerriko alde honen birsorkuntza sozio-urbanistikorako. Hamarkada bat hirigintza eta Txabarri, Urbinaga, Simondorgas, Rivas eta Los Baños-en hirigintzarako eta suspertze sozio-ekonomikorako.
Bideoa eta urteurrenaren logotipoa
2016ko martxoak 17, urtebetetzearen egun berean urteurrena ospatzeko ekitaldia egin zuen Sestaoko Musika Eskolan. Sestao berriro suspertzeko lanean aritu diren erakunde eta pertsona guztiak gonbidatuak izan ziren ekitaldian igarotako hamar urteotan zehar egindako jardueren azterketa egin zen.
Urteurrena zela eta, Sestao Berrik bideoa eta X. Urteurrena ospatzeko logotipoa aurkeztu zuen.