Sestao Berri partaidetzapeko sozietate publikoa da. Partaidetza horren %50 Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioko Sailaren esku dago; eta beste %50, Sestaoko Udalaren esku.
Bertako erabaki-organo gorena Administrazio Kontseilua da, eta, bertan, sozietatea osatzen duten bi administrazioek dute ordezkaritza. Horrela, bada, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioko Iñaki Arriola sailburua da presidentea; eta Sestaoko alkatea den Josu Bergara, presidenteordea.