Europako 10 erakundek, eta, euren artean, Sestao Berrik, TRIME Proiektua (Trias Mores Energetica) jarri dute abian. Proiektu paneuropar handia da, eta alokairu sozialeko maizterrei lagundu nahi die jokabide-aldaketak garatzen, energia zein dirua aurreztu ditzaten eta giro atseginean bizi daitezen. Ekimenak etxebizitza sozialetako bizilagunei laguntza eta aholkularitza eskaini nahi dizkienez, etxebizitzako energia-kontsumoa %9 murriztu ahal izango da aurreikuspenen arabera, hau da, urteko 350 € ere aurreztu ahal izango dira energiaren fakturetan.