Sestaoko hirigintza biziberritzeko prozesuak aurrera jarraitzen du, Sestao Berri sozietate publikoak sustatutako 27 etxebizitza eraikiko direlako Txabarri kalean. Etxebizitza horietatik, 18 BOEak izango dira; eta 9, libreak. Etxebizitzak 33., 35. eta 55. atarietan egongo dira kokatuta, eta Txabarri-El Sol zaharberritzeko ZIEko 2. fasearen barruan betearaziko dira. Eraikuntza esleitzeko orduan, Sestao Berrik zenbait klausula ezarri ditu […]