Sestao Berrik, Bizkaiko Sestaoko udalerriko hirigintzako jarduerez eta etxebizitzen kudeaketaz arduratzen den sozietate publikoak, 10 urte bete ditueneko 2016ko Jardueren Memoria aurkeztu du.
Jarduerei buruz aurkeztutako balantzean, udalerri industrial historiko horretan inguru hondatuena den beheko aldean zaharberrikuntza integralerako sustatu diren jarduketak nabarmentzen dira. Jarduketa-eremu horretan, Txabarri, Urbinaga, Simondrogas, Rivas eta Los Baños daude kokatuta, eta Sestao Berrik zenbait jarduketa garatu ditu bertan, infraetxebizitzak desagerrarazteko eta eraikinak eraginkortasunez zaharberritzeko. Era berean, udalerriak zaharberrikuntzaren inguruko nazioarteko zenbait proiektutan daukan partaidetza ere kudeatzen du sozietateak. Hain zuzen ere, lau proiektu ditu abian Europar Batasuneko esparruan: eraginkortasun energetiko handirako irizpideetan oinarritutako zaharberrikuntzarako EU-GUGLE proiektua; erosketa publiko berritzailerako Papirus proiektua; kontzientziazio energetikorako Trime proiektua; eta ia-ia energiarik kontsumitzen ez duten eraikinen ereduranzko zaharberrikuntza energetikoaren ontasunei buruzko Nezer proiektua.