Aurtengo martxoan, Sestao Berrik 10 urte beteko ditu. Hamarkada bat igaro da Sestaoko beheko aldean bere bulegoak ireki zituenetik eta udalerriko hirigintza zein gizartea biziberritzen hasi zenetik. Hamar urte daramatza Txabarri, Urbinaga, Simondrogas, Rivas eta Los Bañoseko gizartea, ekonomia eta hirigintza berpizten.
Urteurren hori ospatzeko, martxoaren 17an 19:15ean Sestao Berrik ekitaldia antolatuko du Sestaoko Musika Eskolako areto nagusian (Kale Nagusia 13). Ekitaldian, sozietateko jardueraren balantzea egingo da, eta hamarkada honetan Sestao biziberritzeko zereginean inplikatutako erakunde eta pertsona guztiei dei egin zaie bertan parte hartzeko. Ekitaldiko buruak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua eta Sestao Berriko presidentea den Angel Toña eta Sestaoko alkatea eta Sestao Berriko presidenteordea den Josu Bergara izango dira.