2008. urteaz geroztik, Sestao Berri sozietate publikoak Sestaoko Udalarenak diren 119 etxebizitzaren alokairua kudeatzen du. Gaur egun, bi etxebizitza bakarrik daude hutsik, eta alokairurako prest egongo dira zaharberritzeko lanak amaitzen direnean.
Sestaoko udal-etxebizitza gehienak Los Bañosen, Autonomían eta La Bariegan daude kokatuta. Alokairuaren batez besteko prezioa hileko 88 eurokoa da, eta maizterren erosketa-ahalmenaren arabera zehazten da errenta. Berankortasun-indizeari dagokionez, gutxieneko historikoetan dago, %0,30 ingurukoa da-eta.
Sestaoko udal-etxebizitzen parkea 28 etxebizitza berriren bidez handituko da hurrengo urtean. Txabarri kaleko etxebizitza berriak erosi egin dira dagoeneko, Arkuaren Etxean kokatutakoak eraikitzen ari dira eta 33. zein 35. zenbakietakoak aurtengo udan hasiko dira eraikitzen.