Sestaoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Sestaon etxebizitza hutsen bat dutenei egin die deia, Bizigune programa kudeatzen duen Alokabideren esku jartzeko eta martxoaren 12an udalerriko Kale Nagusiko 80. zenbakiak gertatutako suteko 86 familia kaltetuak birkokatzeko.
Eraikinaren egitura egurrezkoa zenez, sutea azkar baino azkarrago hedatu zen. Hori dela eta, atari horretako 68 egoiliarrak berehala atera zituzten, baita alboko higiezineko beste hogei bat lagun gehiago ere.
Edonola ere, erretako eraikinaren behin betiko egoera zein den zehazteko asmoz udal-arkitektoak egin beharreko txosten teknikoaren zain, orain arte egindako ikuskapenen arabera badirudi eraikinaren egiturak kalte konponezinik eduki ez duela. Hori egiaztatuz gero, ez litzateke 41 etxebizitzako eraikina eraitsi beharko, nahiz eta oso zaila izango den zaharberritzea erretako eremua oso handia delako.
Alokabidek doako 900 251 251 telefonoa jarri du abian, etxebizitzak laga nahi dituzten jabeei informazioa emateko.










