All posts by: Sestaoberri

About Sestaoberri

Aurreko uztailaren 3an Sestao Berri eratu zeneko hogeigarren urteurrena ospatu zen. Udalerriko hiri-garapen jasangarri eta integraturako sozietate publiko honetan Sestaoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak parte hartzen dute erdibana. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburu eta Sestao Berriko lehendakaria den Denis Itxaso Sestaora joan zen, eta Labe Garaia parkean, arratsaldez egindako oroitzapenezko […]

Eusko Jaurlaritzak eta Udalak uztailaren 3an ikuskatu zuten Vista Alegre Taldea birgaitzeko obren egoera. 1914an eraiki zuten multzo hori, 11 atarik eta 93 etxebizitzak osatzen dute, eta bertan, egiturazko, energiako eta hirigintza arloko jarduketa osoa martxan ari da. Sestaoko alkate Gorka Álvarezek eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendaren sailburu Denis Itxasok egin zuten birgaitze […]

Uztailaren 4an, ostirala, “XXI. mendeko erronkak etxebizitzaren eta Sestaoko Hiri Agendaren arloan” jardunaldi tekniko interesgarria izango da Sestaoko Musika Eskolan. Jarduera Sestao Berri, udalerriko hiri-garapen jasangarri eta integratuko sozietate publikoaren sorreraren hogeigarren urteurrenaren testuinguruan kokatzen da. Udalerriko alkate Gorka Álvarez eta Etxebizitzako sailburuorde Miguel de los Toyosen eskutik egingo den irekiera instituzionalaren ondoren, erronken analisia […]

Sestao Berriko zuzendari gerentea den Luis Carlos Delgado, Francisco José Zapater arkitektoarekin batera, “Etxebizitzaren eta lurzoruaren kudeatzaile publikoen jardunbide onenak” liburuaren egileak dira. Liburuan, arlo horretako azken hamarkadako (2013-2024) jardunbide egokiak jasotzen dira. Bilduma duela gutxi aurkeztu da, eta etxebizitzaren sektore publikoan egindako jarduerak batzen ditu, hain zuzen ere, AVS sariak merezi izan dituztenak kategoria […]

1. zenbakiko labe garaiaren inguruneari balioa emateko ahalegina administrazio guztien arteko elkarlan instituzionala da, Sestaoko siderurgia-iraganaren testigantzari eusteko helburuarekin. Lanak aurrera jarraitzen du, baina lehen fruituak oso agerikoak dira aspalditik: Sestaok hiri-parke berri bat du, Labe Garaia Parkea, etorkizunean “Altos Hornos de Vizcaya” enpresa historikoaren azken aztarnari sarrera emango diona: hain zuzen ere, 2005ean “Kultura-intereseko […]

Atzo arratsalde-iluntzean, Bartzelonan, “Etxebizitzaren eta Lurzoruaren arloko Jardunbide Egokien AVS 2025 Sarien” XI. Edizioko sarien banaketa-ekitaldia ospatu zen. Espainia osotik aurkeztutako 36 jarduketa onartu ziren prestigio beteranodun sariotarako lehian parte hartzeko. Sariok AVSk, Etxebizitzaren eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Espainiako Elkarteak, antolatzen ditu. Sestao Berrik bi sari jaso zituen. Batetik, “Hiri-berroneratze Integratu Onenaren Saria” hartu zuen, […]

• TOKIKO TRANTSIZIO ENERGETIKORAKO ERRONKAK jardunaldiak kudeaketa energetikoko adituak bilduko ditu • Jardunaldia tokiko erakundeei, energia zerbitzuen enpresei eta eskualdeko herritarrei zuzenduta dago. JAURDUNALDIAREN PROGRAMA Sestaon, 2023ko Urriak 10 Sestaok tokiko trantsizio energetikoko adituak bilduko ditu urriaren 19an. “Tokiko trantsizio energetikoranzko erronkak” jardunaldiak erronkak eta aukerak jorratuko ditu etorkizun iraunkorrago baterako bidean. Trantsizio energetikoa prozesu […]

Eusko Jaurlaritzak lizitaziora atera du Txabarrin egingo den Martxoaren 8 Plaza eraikitzeko proiektua, 3,7 milioi euroko gehieneko zenbatekoarekin. Interesa duten enpresek proposamenak aurkezteko epea joan den asteartean, urtarrilaren 31n, amaitu zen. Plazaren eraikuntzari esker, erabilera publikoa emango zaio 3.500 metro koadroko azalerari, Txabarri, Nikolas Ormaetxea eta Galana kaleetako etxebizitza-etxadi baten barruan kokatutakoari. Auzotarren topagunerako eta […]

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies