“XXI. mendeko hiriko zaharberrikuntzaren, biziberrikuntzaren eta berriztapenaren erronkei” buruzko II. Biltzarra Bilbon egingo da 2017ko abenduaren 12an eta 13an. AVSk, Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Elkarteak, antolatuko du, eta eztabaidagaietako nazioarteko zein nazio-mailako aditu ospetsuak elkartuko dira Bizkaiko hiriburuan. Euren artean, Julien Dijolek, CECODHAS Housing Europeko Gizarte Politika eta Hiri Garapeneko koordinatzaileak, lehenengo saioari emango dio hasiera. Biltzarrak aukera aparta eskainiko du, Europako Inbertsio Bankuak 3 helburu horietarako politikak finantzatzeko orduan zer eskaintzen duen jakin ahal izateko. Hain zuzen ere, EIBko ordezkari batek azalduko ditu horren inguruko xehetasun guztiak. Bestetik, Sustapen Ministerioak zaharberrikuntza energetikorako estrategia aurkeztuko du, baita 2017ko ekaineko eguneraketa ere.
Biltzarreko gai nagusiak zenbait ikuspegitatik aztertuko dira. Hartara, Hiri Garapen Jasangarriko aditu eta Oviedo Unibertsitateko katedradunak, Mª Rosario Alonso Ibáñezek, hiria biziberritzeko jarduketen bideragarritasuna izango du hizpide, eta honako erronka hauek izango dira eztabaidagai: zaharberrikuntzarako fiskalitatea, zuzenbide administratiboko tresnak edo sozietate publikoen tresna finantzarioak hiria zaharberritu, biziberritu eta berritzeko orduan.
Jardunaldietan bertan, GTR hiriak ekimena eta 3 Helburudun Hirien Behatokia ere aurkeztuko dira, eta, jarduera egokien adibideak ezagutzeko, Bilboko, Bartzelonako, Madrilgo eta Andaluziako esperientzia zehatzak azalduko dira. Era berean, mahai-ingurua ere egingo da biltzarraren amaieran, eta honako hauexek parte hartuko dute bertan: zaharberrikuntzako eta eraldaketako enpresak, aurrezki-kutxak, auzokideen elkarteak eta gizarte-langileak.
AVSk eta AVS Euskadik “XXI. mendeko hiriko zaharberrikuntzaren, biziberrikuntzaren eta berriztapenaren erronkei” buruz antolatutako eta babestutako II. Biltzarrak Eusko Jaurlaritzaren, Bilboko Udalaren eta IVAPen laguntza ere jasoko du. Azken erakunde horrek, gainera, modu elektronikoan ziurtatuko du asistentzia. Hurrengo estekan, egitarau osoa dago ikusgai. Biltzarrerako asistentzia doakoa izango da, aretoaren edukiera dela eta izena aurretiaz eman behar bada ere.