Krisi ekonomikoak, duela urte batzuetakoaren oso desberdina den errealitatea marraztu du Euskadin. Sestaok duela hamar urte baino gehiago egin behar izan zion aurre errealitate horri, udalerriko industriak behera egin zuenean, horrek eragin zuen guztiarekin; Sestao Berri izan da egindako lanaren bultzatzailea eta, pixkanaka-pixkanaka,
udalerriaren behealdea hirigintza eta gizarte alderdietatik biziberritzea lortuz joan da. Oraindik amaitu barik dagoen lana den arren, horren fruituak ikusten has gaitezke.
Eusko Jaurlaritzaren “Konpromisoa pertsonekin” claim-arekin bat etorriz, Enplegu eta Gizarte Politika Sailetik eraikinak berriztatzeko eta hiriguneak birsortzeko politika ari gara aurrera eramaten, gizarte alorrari arreta berezia eskainiz. Agertoki horrek funtsezko abiapuntua du: pertsonen duintasunaren balioa, pertsonek euren bizitza aurrera
eraman ahal izateko lekua izatea merezi dutelako.
Gizarteak baliabideen erabilera eraginkorra eskatzen du orain inoiz baino gehiago. Hori dela eta, beharrezkoa da erakundeok esku-hartze estrategiak bultzatzea merkatuetan, etxebizitza eta lurzoru alorretan. Estrategia horiek Sestao Berri sozietate publikoaren bitartez gauzatzen dira neurri handian Sestaon, duela 10 urtetik hona.
Zorionak Sestao Berri lan bikainez betetako hamar urte horiengatik!
Angel Toña
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailburua – Sestao Berriko presidentea