Sestaoko Udalak bat egin zuen Alkateen Klima eta Energia Itunarekin iazko abenduan. Atxikimendu horrek udalerrian CO2 eta berotegi-efektuko beste gas batzuen isurketak murrizteko konpromisoa hartzea dakar. Alkateen Klimaren eta Energia Ituna 61 herrialdetako udaleko eta eskualdeko hamar mila gobernu baino gehiago biltzen dituen nazioarteko ekimena da. Izenpetzaileek klimaren eta energiaren nazioarteko helburuak ezartzeko konpromisoa hartzen […]