All posts by: Sestaoberri

About Sestaoberri

Txabarri inguruan garapen komunitarioa, kohesio soziala eta bizikidetza bultzatzea helburu duen “Txabarri SestaON bizi” izeneko programa Valentzian aurkeztuko da, hiri-berroneratzearen arloko jardunbide egokiaren adibide gisa. Erakusketa AVSk eta AVS Comunitat Valencianak antolatu dute, Valentziako Generalitateko Bigarren Presidenteordetza eta Etxebizitza eta Arkitektura Bioklimatikoaren Kontseilaritzaren eta Valentziako Eraikuntza Institutuaren laguntzarekin. Hitzordua abenduaren 14an eta 15ean izango da […]

Guztira 88 erakundek, horien artean Sestao Berri, “2022-2036 Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala” sinatu dute gaur Bilbon. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak sustatutako dokumentua Sestao Berriko zuzendari kudeatzaile Luis Carlos Delgadok sinatu du, erakunde horren izenean. Itun Sozialaren helburua da, besteak beste, alokairu eskuragarriaren eskaintza publikoa handitzea, babestutako etxebizitza iraunkorren kopurua areagotzea eta […]

Sestaok akordio bat sinatu du Energia Eraginkortasunaren Europako Funtsarekin (EEEF), erakunde horren Laguntza Teknikoko Programan sarbidea izateko. Sestao Berrik energia garbiko irtenbideak ezartzea helburu duen Hiri Adimendunen Foroan gauzatu du akordioa. Esparru horretan, Sestaok mota horretako esperientziak gauzatu ditu hirian Energia Positiboko Blokeak garatzen dituen H2020 +CityxChange proiektuan parte hartuta. Proiektu horien aurkezpenak Energia Eraginkortasunaren […]

Eusko Jaurlaritzaren Birgaitze Bulegoaren eta erakunde laguntzailearen eskumenak bere gain hartu ondoren, Sestao Berrik etxebizitzen eta eraikinen birgaitze energetikorako laguntzak izapidetuko ditu, Europako Next Generation funtsetatik eta Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planetik datozenak. Beraz, horrelako obrak egin nahi dituzten jabekideen erkidegoek eta partikularrek Sestao Berriren bulegoetara jo ahal izango dute laguntza-lerroei buruzko informazioa […]

Joan den ekainaren 29an jardunaldi bat egin zen Asturiasko hiriburuan etxebizitza publikoen sustapenaren eta kudeaketaren egungo testuinguruari buruz. Next Generation funtsen bidez etxebizitza sozialak eta eskuragarriak sustatzea eta birgaitzea jorratu zen, AVS etxebizitzaren eta lurzoruaren kudeatzaile publikoen Espainiako elkarteak antolatutako topaketan. Sestao Berri gonbidatu zuten etxebizitza sozialak sustatzeko eta birgaitzeko esku artean dituen proiektuak bertan […]

Oviedoko La Reconquista hotela izan da bart AVS 2022 Sarien banaketaren eszenatokia. Etxebizitza eta lurzoruaren kudeatzaile publikoen Espainiako Elkarteak bi urtean behin ematen dituen sariak dira, eta aurten VIII. ediziora iritsi dira. Ekitaldian etxebizitza publikoarekin zerikusia duten hainbat sektoretako ordezkariak izan ziren, baita instituzioetako ordezkariak ere. Sestao Berrik irabazi zuen sari nagusia “Hiri birgaitze eta […]

Sestaoko Udalak kudeaketa-gomendioa egin dio Sestao Berri sozietateari Tokiko Hiri Agenda idazteko. Hau da, 2030era arte udalerriaren garapen iraunkorra sustatzeko ekintzak antolatuko dituen dokumentu estrategikoa, Espainiako Hiri Agendak 2030erako proposatzen dituen helburu eta jarduera-ildoekin bat etorriz. Tokiko Hiri Agendaren helburua Sestaoko ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen jasangarritasuna bultzatzea da, besteak beste, hiri-berroneratze, klima-aldaketaren aurkako borroka, gizarte-kohesioa, […]

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies