All posts by: Sestaoberri

About Sestaoberri

Joan den martxoaren 22an, Sestaoko Kueto ikastetxe publikoko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako hogei bat ikaslek Sestaoko behealdean kokatuta dagoen District Heating, auzo-berokuntzarako azpiegitura bisitatu zuten. EU-GUGLE birgaitze energetikorako Europako proiektuaren babespean egin da Sesta Berrik bultzatutako instalazioa. Azpiegitura komunitario honek berokuntza eta ur bero sanitarioa banatzen ditu auzoko laurehun etxebizitzatara Lehen Hezkuntzako ikasturte horretako bi […]

Joan den larunbatean, martxoaren 21ean, Sestaoko ondare historikoari balioa emateko eta inguruko ostalaritza eta merkataritza sustatzeko “Labe Garaia Eguna” ekimenaren lehen edizioa egin zen Txabarrin. Sestaoko Udalak, Sestao Berrik, 3K Kultur Elkarteak, Txabarri Ostalaritza Elkarteak eta Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak antolatu zuten jardunaldia. Ekimena Txabarri Sestaon Bizi udal-programaren barruan dago, auzoko hiri-berroneratze […]

Datorren larunbatean, martxoak 20, Sestaoko Udalak, Sestao Berrik, 3K Kultur Elkarteak, Txabarri Ostalaritza Elkarteak eta Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak bultzatutako “Labe Garaia Eguna” ekimenaren lehen edizioa egingo da Txabarrin. Helburua bikoitza da: batetik, Sestaoko ondare historikoa aldarrikatzea, eta, bestetik, inguruko ostalaritza eta merkataritza sustatzea. Egun horretarako programatutako lehen jarduera goizeko 11etan hasiko […]

Sestaoko behealdean Sestao Berrik sustatutako District Heating, Auzo-berokuntzaren azpiegitura egin duen Tecman enpresak, instalazioak diseinatu eta dimentsionatzeko ingeniaritzak, bideoa zabaldu du lan honen inguruan. Bideoak sistemaren funtzionamendua azaltzen du eta Vicente Diez Plazako zorupean dagoen galdara aretoaren irudiak erakusten ditu. Bertatik, berogailua eta ur bero sanitarioa banatzen dira auzoko laurehun etxebizitzatara. Sestao Berrik ekimen hau […]

Sestao Berriren sorreraren hamabosgarren urteurrena dela eta, erakundeak led pantaila erraldoia jarri du Hiru Kontzejuen Plazan. Plasmak 14 metro karratuko azalera du, zazpi metro zabal eta bi metro altu. Duela hamabost urte Sestao Berrik hasitako auzoaren hiri eta gizarte-berroneratzeko jardueren artean kokatzen da ekimena. Zehatzago esanda, udalerriko eremu horretan eten digitala hausteko konpromiso teknologikoari eusten […]

Aste honetan hasi dira Txabarri kaleko 57. zenbakian dagoen eraikina eraisten. Eraikina hutsik zegoen aspalditik. Egoera txarrean zegoenez, garabi handi bat erabiliko da erabat eraisteko. Hogei metroko altuera duten babes-pantaila handiek eraispen-eremua sarratu eta babestuko dute. Eraisteko lanek bi hilabeteko iraupena izango dute, gutxi gorabehera. Orubea hustu ondoren, Eusko Jaurlaritzak etxebizitza publikoak eraikiko ditu, joan […]

Sestao Berri elkarte publikoa 2005ean eratu zen, Sestaoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak erdibana partaidetuta, Sestaoko gizarte eta hirigintza berroneratzeko erakundeen arteko lankidetzarako tresna izan zedin. Lan horrek hainbat jarduera hartzen ditu barne, hala nola lurzoruaren kudeaketa, etxebizitza eskuratzea, alokairuen kudeaketa, birgaitzea, azpiegituren sustapena, partaidetza eta elkarlan sozial eta komunitarioko proiektuak edo Europako proiektuetan parte hartzea, […]

AVS Euskadi, Etxebizitza eta Lurzoru Kudeatzaile Publikoen Elkarteko Euskal Atalak batzarra egin zuen urriaren amaieran, eta Zuzendaritza Batzordea berritu zuen. Batzarrak Luis Carlos Delgado, Sestao Berriko zuzendari kudeatzailea, izendatu zuen presidente. Delgado elkarteko presidenteordea zen ordura arte. Aipatutako euskal elkarteak argitaratutako elkarrizketa batean, Delgadok azaldu du koronabirusak eragindako osasun-larrialdiak agerian utzi duela etxebizitza-kudeatzaile publikoek eta […]

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies