All posts by: Sestaoberri

About Sestaoberri

Sestao Berri informazio-gutun bat bidaltzen ari zaie udal-jabetzako alokairu sozialeko etxebizitza edo ASAP programari atxikitako alokairuko etxebizitza bat alokatuta duten pertsonei, Eusko Jaurlaritzak etxebizitzaren arloan antolatu dituen laguntzen berri emateko. Zehazki, Eusko Jaurlaritzak agindu bat onartu du apirileko, maiatzeko eta ekaineko errentak ordaintzetik salbuesteko Covid-19ren ondorioz egoera ekonomiko ahulean dauden alokairu sozialeko etxebizitzaren maizterrak. Neurri […]

Sestao Berri joan den hilean Bruselan egindako azken topaketan izan zen, EIP-SCC Hiri eta Komunitate Adimendunei buruzko Europako Berrikuntza Elkarteak antolatuta, Europako Batzordeak sustatutako EIP-SCC Marketplace ekimenaren barruan. Ehun pertsona inguruk, erakunde publiko eta pribatuetako eta Europar Batasuneko ordezkariek, parte hartu zuren ekitaldian, harremanak eta jardunbide egokien esperientziak trukatzeko eta lankidetza-jarduera berriak sustatzeko Smart City […]

Koroabirusak eragindako salbuespenezko egoeraren aurrean, Sestao Berrik telefonoz erantzungo dio publikoari (T: 944 064 460). Aurrez aurre eta aldez aurreko hitzorduarekin soilik erantzungo die atzeraezinak diren premiazko eta lehentasunezko gaiei. Sestao Berrik horrela jarraitzen ditu Eusko Jaurlaritzak emandako jarraibideak (V. Jarraibidea, 2020/03/12koa), COVID-19k eragindako kutsatzeak prebenitzeko. Sestao Berri osatzen dugun guztiok telematikoki jarraitzen dugu lanean, […]

Aurreko asteartean, otsailak 18, Sestao Berrik eta Tech Friendlyk antolatu zuten Jardunaldiak ehundik gora lagun bildu zituen Sestaoko Musika Eskolan, hiri-agendaren esparru estrategikoak toki-eremuan eskaintzen dituen aukerak aztertzeko. Josu Bergarak, Sestao alkateak, udalerriaren etorkizuna jasangarritasunarekin lotu zuen bertaratutakoei egindako ongietorrian. Ondoren, Hiri Agendaren eremuei buruzko txostenen aurkezpena hasi zen. Patricia Molinak (Tecnalia) Europaren ikuspegia jorratu […]

Datorren asteartean, otsailak 18, “Hiriak pentsatzeko era berri bat. Hiri-agenda” izenpeko Jardunaldia egingo da Sestaoko Musika Eskolan. Tokiko berrikuntza eta hiri-garapeneko politikaren beharra balioztatu nahi da Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko helburuaren aurrean. Sestao Berrik eta Tech friendly-k antolatutako ekimen honek Hiri Agendaren esparru estrategikoak herri mailan eskaintzen dituen aukerak jorratuko ditu, eta bere helburuen berri […]

Bost mila lagunek baino gehiagok bisitatu dute joan den astean Durangon “Berdeago Energy”, jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko azoka. Ostiralean ireki zituen ateak azokak, urtarrilaren 31n, eta igandean amaitu zen, otsailaren 2an. Jasangarritasunarekin eta energiaren arloko berrikuntzekin lotutako berrogeita hamar erakusle baino gehiago izan dira dagoeneko zortzigarren edizioa egion duen azokan. Aurtengo azokaren berrikuntza nagusia “GJH […]

Lehenengo fasean, District Heating edo auzo-berokuntzak zortzi komunitate hornituko ditu berokuntza eta ur bero sanitarioarekin, guztira 250 etxebizitza, Txabarri-El Sol eremuan. Dagoeneko kokatu dira galdarak gelan, 1,4 MW-ko potentzia sortzeko prestatuak. Hiru galdara dira -bi biomasakoak, 500 eta 250 kW-koak, eta bat gasezkoa, 650 kWh-koa. Vicente Díaz plazaren azpian eraikitzen ari diren galdara-gelan daude. Lanak […]

Joan den ekitaldian aurrerapen nabariak lortu zituen Sestao Berrik garatutako Jardueren Memorian ikus daitekeenez. Besteak beste, aipagarria dugu zaharberrikuntza energetikorako obrak egiten hasi zirela antzinako Patronatu Handiko mankomunitateetako inguratzailean eta barruko instalazioetan, zenbait kale hartzen dituela kontuan hartuta (Los Baños, Autonomia eta La Bariega), eta Txabarri kaleko zenbait higiezin berreraikitzeko obrak egiten hasi zirela ere. […]

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies