All posts by: Sestaoberri

About Sestaoberri

Maiatzaren erdialdean, Sestaoko Carranza kaleko 1., 2., 3. eta 4. atariak eraisten hasi ziren, infraetxebizitzak desagerrarazteko eta Ezkerraldeko udalerri honetako alde zaharra biziberritzen jarraitzeko. Eraisten ari diren lau atarietan, 32 etxebizitza zeuden, eta bertako egoiliarrak aldez aurretik birkokatu zituzten Abenduak 25 kaleko etxebizitza sozialetan. Carranza kalea eraitsi ondoren geratuko den orubean, Sol parkearen osagaia izango […]

2008. urteaz geroztik, Sestao Berri sozietate publikoak Sestaoko Udalarenak diren 119 etxebizitzaren alokairua kudeatzen du. Gaur egun, bi etxebizitza bakarrik daude hutsik, eta alokairurako prest egongo dira zaharberritzeko lanak amaitzen direnean. Sestaoko udal-etxebizitza gehienak Los Bañosen, Autonomían eta La Bariegan daude kokatuta. Alokairuaren batez besteko prezioa hileko 88 eurokoa da, eta maizterren erosketa-ahalmenaren arabera zehazten […]

Sestao Berri sozietate publikoa orain dela hamarkada bat jarri zen abian, hiria biziberritzeko eta zaharberritzeko asmoz, beheko aldea erabat hondatuta zegoen-eta. Udalerri industrialeko alde horretan, auzo ugari daude kokatuta; esate baterako, Urbinaga, Simón Drogas, Rivas, Los Baños edo Txabarri. Sestao Berriko jarduketa adierazgarrienek honako hauxe izan dute helburu nagusi: infraetxeak desagerraraztea eta, alokairu babestuaren zein […]

Ezkerraldeko udalerri honetako beheko aldeko zaharberrikuntzak aurrera jarraitzen du Txabarri-El Solen. Bertan, Sestaoko Udalak Txabarri kaleko 37. zenbakian kokatutako lau etxebizitza eta loia bat erosi ditu. Eragiketa horretan egindako inbertsioa 126.000 eurokoa izan da. 37. zenbakiko higiezinak hamar etxebizitza eta bi loia dauzka, eta, bere egitura nola dagoen kontuan hartuta, eraitsi eta berriro eraiki beharko […]

10 urtek askotarako ematen dute. Nahikoa da atzera begiratzea Txabarri, Urbinaga, Simondrogas, Rivas eta Los Baños inguruetan Sestao Berrik aurrera eraman duen birsortze prozesua ikusteko. Duela urte batzuk industria jardueraz beteta zeuden kaleak, tximinien kea eta gure lantegietara zihoazen milaka pertsonak ikusten zituzten kaleak, gaur egun birgaitzea behar duten guneak dira. Gizartearen eta hirigintzaren ikuspegietatik. Eta, […]

Krisi ekonomikoak, duela urte batzuetakoaren oso desberdina den errealitatea marraztu du Euskadin. Sestaok duela hamar urte baino gehiago egin behar izan zion aurre errealitate horri, udalerriko industriak behera egin zuenean, horrek eragin zuen guztiarekin; Sestao Berri izan da egindako lanaren bultzatzailea eta, pixkanaka-pixkanaka, udalerriaren behealdea hirigintza eta gizarte alderdietatik biziberritzea lortuz joan da. Oraindik amaitu […]

Sestaoko hirigintza biziberritzeko prozesuak aurrera jarraitzen du, Sestao Berri sozietate publikoak sustatutako 27 etxebizitza eraikiko direlako Txabarri kalean. Etxebizitza horietatik, 18 BOEak izango dira; eta 9, libreak. Etxebizitzak 33., 35. eta 55. atarietan egongo dira kokatuta, eta Txabarri-El Sol zaharberritzeko ZIEko 2. fasearen barruan betearaziko dira. Eraikuntza esleitzeko orduan, Sestao Berrik zenbait klausula ezarri ditu […]

Aurtengo martxoan, Sestao Berrik 10 urte beteko ditu. Hamarkada bat igaro da Sestaoko beheko aldean bere bulegoak ireki zituenetik eta udalerriko hirigintza zein gizartea biziberritzen hasi zenetik. Hamar urte daramatza Txabarri, Urbinaga, Simondrogas, Rivas eta Los Bañoseko gizartea, ekonomia eta hirigintza berpizten. Urteurren hori ospatzeko, martxoaren 17an 19:15ean Sestao Berrik ekitaldia antolatuko du Sestaoko Musika […]

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies