16Mar 2020

Koroabirusak eragindako salbuespenezko egoeraren aurrean, Sestao Berrik telefonoz erantzungo dio publikoari (T: 944 064 460). Aurrez aurre eta aldez aurreko hitzorduarekin soilik erantzungo die atzeraezinak diren premiazko eta lehentasunezko gaiei.

Sestao Berrik horrela jarraitzen ditu Eusko Jaurlaritzak emandako jarraibideak (V. Jarraibidea, 2020/03/12koa), COVID-19k eragindako kutsatzeak prebenitzeko.

Sestao Berri osatzen dugun guztiok telematikoki jarraitzen dugu lanean, gure etxeetatik, konektatuta eta taldean, eta zuei erantzuteko prest gaude posta elektronikoz, telefonoz edo bideokonferentziaz jarraitzen dugu.

Telefono: 944 064 460
Mail: info@sestaoberri.eus
www.sestaoberri.eus

20Ots 2020

Aurreko asteartean, otsailak 18, Sestao Berrik eta Tech Friendlyk antolatu zuten Jardunaldiak ehundik gora lagun bildu zituen Sestaoko Musika Eskolan, hiri-agendaren esparru estrategikoak toki-eremuan eskaintzen dituen aukerak aztertzeko.

Josu Bergarak, Sestao alkateak, udalerriaren etorkizuna jasangarritasunarekin lotu zuen bertaratutakoei egindako ongietorrian. Ondoren, Hiri Agendaren eremuei buruzko txostenen aurkezpena hasi zen. Patricia Molinak (Tecnalia) Europaren ikuspegia jorratu zuen; Sonia Hernandez (Garraio Ministerioa), Espainiako agendaz aritu zen; Leyre Madariagak (Eusko Jaurlaritza), tokiko agenda landu zuen, eta Arantza Leturiondo sailburuak, Euskadiko Bultzatu 2050. Mahai-inguruei bide eman aurretik, Agate Goyarrolak (Ihobe) tokiko agenda ezartzeko metodologiak zehaztu zituen.

Plangintza estrategikotik ekintzarako bidea udalerrietan gaia eztabaidatu zuten mahai-inguru batean Asier Abaunzak (Bilbo), Amaia del Campok (Barakaldo), Igotz Lopezek (Zamudio) eta Iñigo Urkitzak (Getxo). Beste mahai-inguruak, Garapen Jasangarrirako Helburuen zerbitzura dagoen tokiko berrikuntza garatu zuen. Pedro Jauregik, Etxebizitza sailburuordeak, José Miguel Erdozainek (Tekniker) eta Luis Karlos Delgadok (Sestao Berri) parte hartu zuten. Azken honek auzo-berokuntzaren proiektua aurkeztu zuen. auzoa egituratzeko, energia aurrezteko eta Sestaoko garapen jasangarria bermatzeko duen balioa azpimarratuz.

12Ots 2020

Datorren asteartean, otsailak 18, “Hiriak pentsatzeko era berri bat. Hiri-agenda” izenpeko Jardunaldia egingo da Sestaoko Musika Eskolan. Tokiko berrikuntza eta hiri-garapeneko politikaren beharra balioztatu nahi da Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko helburuaren aurrean. Sestao Berrik eta Tech friendly-k antolatutako ekimen honek Hiri Agendaren esparru estrategikoak herri mailan eskaintzen dituen aukerak jorratuko ditu, eta bere helburuen berri emango du, baita jardunbide egokien aurkezpenekin ere.

Jardunaldia goizeko 9etan hasiko da Musika Eskolako Ekitaldi Aretoan. Sestaoko alkate Josu Bergarak ongietorria eman ondoren, GJHei tokiko esparrutik heltzeko moduari buruzko txostenen azalpena hasiko da: Patricia Molinak (Tecnalia) Europa Ikuspegia-Hiri Agenda aurkeztuko du; Sustapen Ministerioko Sonia Hernandezek gauza bera egingo du Espainiako Hiri Agendarekin; Arantza Leturiondok (Eusko Jaurlaritza), Euskadi-Bultzatu 2050 Hiri Agendarekin; eta Leyre Madariagak, Tokiko Agenda 2030ekin. Ondoren, Agate Goyarrolak (Ihobe) Tokiko Agenda 2030 ezartzeko metodologia jorratuko du. Kafea hartzeko etenaldiaren ondoren, antolatuta dauden bi eztabaidetako lehena hasiko da, “Tokiko berrikuntza, GJHen garapenerako driver gisa”. Hurrengo eztabaidaren izenburua “GJHak bilatzen. Plangintza estrategikotik ekintzara”. Jardunaldia itxi aurretik, Tech Cities rankingaren I. Deialdiaren irekiera ofiziala egingo da.

04Ots 2020

Bost mila lagunek baino gehiagok bisitatu dute joan den astean Durangon “Berdeago Energy”, jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko azoka. Ostiralean ireki zituen ateak azokak, urtarrilaren 31n, eta igandean amaitu zen, otsailaren 2an. Jasangarritasunarekin eta energiaren arloko berrikuntzekin lotutako berrogeita hamar erakusle baino gehiago izan dira dagoeneko zortzigarren edizioa egion duen azokan.

Aurtengo azokaren berrikuntza nagusia “GJH Hiriak” izan da; hau da, Garapen Jasangarrirako Helburuek hiriei planteatzen dizkieten erronkei burzkoak. Sestao Berri kide den Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Elkarteak (AVS Euskadi) stand propio batekin parte hartu du da azokan, “Berrikuntzaren uhartea” izeneko espazioan, GJHekin konprometitutako elkargo ofizialekin, elkarteekin eta klusterrekin batera. Leku horretan, Sestao Berrik elkarte horren helburuei buruzko informazioa eskaini die bisitariei, baita parte hartzen duen Europako bi proiekturi buruzkoa ere: “+CityxChange” ekimena, hiri adimendunei, hiri-ekosistema jasangarriei eta zero emisio dituzten energia positiboko barrutiei buruzkoa; eta etxebizitzetan energia-kontsumoa murrizteko “Eu-Gugle” proiektuari buruzkoa.

29Urt 2020

Lehenengo fasean, District Heating edo auzo-berokuntzak zortzi komunitate hornituko ditu berokuntza eta ur bero sanitarioarekin, guztira 250 etxebizitza, Txabarri-El Sol eremuan. Dagoeneko kokatu dira galdarak gelan, 1,4 MW-ko potentzia sortzeko prestatuak. Hiru galdara dira -bi biomasakoak, 500 eta 250 kW-koak, eta bat gasezkoa, 650 kWh-koa. Vicente Díaz plazaren azpian eraikitzen ari diren galdara-gelan daude. Lanak amaitzen direnean, plaza berriak igogailu bat izango du Txabarri eta Los Baños kaleen arteko irisgarritasuna hobetzeko.

Auzoko berogailua biomasaz (pelletak) elikatzen da, eta azpiegitura horren ingurumen-abantailei energia-efizientzia gehitzen zaie, dirua aurreztuz. Joan den abenduaren amaieran, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Etxebizitza sailburuordeek eta Sestaoko alkateak, besteak beste, Sestao Berrik antolatutako bisita instituzionalean parte hartu zuten proiektu garrantzitsu honen aurrerapena egiaztatzeko. Proiektua Sestaoko behealdea birgaitzeko egitasmoen artean kokatzen, ekimen jasangarria eta energetikoki eraginkorra delarik.

17Ira 2019

Joan den ekitaldian aurrerapen nabariak lortu zituen Sestao Berrik garatutako Jardueren Memorian ikus daitekeenez. Besteak beste, aipagarria dugu zaharberrikuntza energetikorako obrak egiten hasi zirela antzinako Patronatu Handiko mankomunitateetako inguratzailean eta barruko instalazioetan, zenbait kale hartzen dituela kontuan hartuta (Los Baños, Autonomia eta La Bariega), eta Txabarri kaleko zenbait higiezin berreraikitzeko obrak egiten hasi zirela ere. Lursail zatiketa eta birgaitze proiektu berrietarako ere zenbait titularitate erosi zituen erakundeak.

Hala ere, nabarmendu egin beharra dago Txabarri-El Sol PERRIren inguruan egin den laugarren aldaketaren onarpena, gaur egun dugun egoera sozioekonomikoari lotutako garapen antolaketari bide emango diolako. Txabarri SestaON bizi gizarte garapen bateraturako Planaren zehaztapenean ere parte hartu zuen Sestao Berrik eta Iberia-Behekoaren ARI berria izendatzeko egin den ikerketa sozio-urbanistikoan ere. Sorospen Etxea eta Ikastunen Eskolako programa estrategikoaren zehaztapenean ekarpenak bideratu zituen erakundeak eta baita udalaren partaidetzapeko EU GUGLE, NEZER eta +CITY proiektu europarretan. 2018ko Jardueren Memorian guzti honen berri.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies